Nun ote da "Pakalin"?
Agnès Esponde
Maiatz hastapen huntan,
artzainak badu zer egin egun hauetan,
zelaia utzi behar hain batean,
mendirat buruz abiatu, artaldea aintzinean.
Huna nun azken gauean,
bildots bat sortzen dela uste gabean,
laster "Paxkalin" izendatzen dugu,
bazko eguna ospatzen baitugu.
Artzainak gure saristatzeko,
"Paxkalin" eskaintzen dauku oparitako,
zer loria presenta eskuratu orduko,
etxe guzia hori beha dago.
"Paxkalin" gogoan jeiki orduko,
haren artatzea lehen lehenik
esne xorta bat prestatu behar zaio,
murtxa-murtxa edaten baitu oraino.
Eskolako bidea harturik
huna guri segitzen loriaturik
bide-erdi nunbeit eginik,
etxeko bidea hartzen du bihotza hautsirik.
Laster eskola finitu orduko,
etxeko ateak zabaldu direneko,
"Paxkalin" nihun ez ageri?
nun ote sartua dugu debru hori?
Bazter guziak erabilik
oihuka etxe inguruak harroturik,
amak azkenean burua apaldurik
salatzen "Paxkalin" dutela egun hilik!
Egundaino ez dakotet barkatu,
nere bihotz mina sekulan eztitu,
"Paxkalinen" herioa ezin onetsia baita,
gizonaren gosea, noiz ote asebete izanen da!