Plazako erregeari
Agnès Esponde
Prosper saint Martin pilotariari
Lekornen zinen sortu
olazaren erdian handitu
pilotan duzu gostu hartu
betikotz toki hori maitatu.
Herriko pestak direnean
bereziki Xipirine astelehenean
jendea tropaka da bildua
miresgarriko partida baita apailatua.
Tenorea hurbildua da
begi guziak harmatuak dira
denak Xarlexenerat itzuliak baitira
noiz agertuko den seme ezagutu hura
Orai etxetik ateratzen da,
jauntzi xuriz apaindua,
jende guzia xutiturik
esku zartez plaza guzia da gainditurik!
Lehen pilotak jo orduko
sortetxeko bortan punpatzen du azkeneko,
beharko baita hainitz indar horren biltzeko,
segur gizon hauek badutela kuraia horri lotzeko.
Iguzkia estali eta, zerua ilundurik
orai bazter guziak errautsirik
jende guzia hor dago xoraturik
ez baitute Lekornen baizik ikusten holakorik
Herria zure sortetxeaz jabetua da,
bere egoitza behin betiko hor da,
baratzean trinket gaitza altxatua da,
lur hortarik fruitu hoberenak sortzen baitira.
Orai eliza gainetik
zure azken egoitza aurkiturik
segur aditzen duzula hil hobitik
pilotaren arrabotsa plaza hortarik.
Plazako erregea izan zira
zure ikusteaz jendea xoratu da.
Eskerrak bihotzetik herritar baten partetik
zure famak ez baitu nihun izan parerik.