Xerriaren zortea
Agnès Esponde
Negua jin orduko
lehen hotzak hasi direneko
xerri hunek badu behako
eta zonbat arta azkeneko.
Egun orhoitgarri bat dugu
etxe guzia goizik da harrotu
supaster ederra piztua dugu
etxeko anderea lanez gainditua.
Gizon azkar guziak deituak dira
gogotik denak lotuak baitira.
xerri hunek ez du batere asmatzen
bere azken orena betetzen duela hemen.
Zonbeit kurrinka goiti beheiti,
huna orai marraza sartua finki!
odola ixurtzen du ausarki
etxeko andereak biltzen du artoski.
Animale hau hil orduko
gizon azkar horiek dira orai fierrago
ez baitzakote eskapatu aldi bat gehiago
orai libro dira mahairat joaiteko.
Urteko apairu haundienetarik bat dugu,
auzoak ere besta huntarat gomit ditugu.
Denak zoingehiagoka, badute espantu.
Xerri hunen orhoitzapena behar dugu ospatu.
Ongi apairu hau iraganik
gizon horiek puxka bat azkarturik
orai hasten dira musean gogotik
baserriko lan guziak biharamunerat igorririk!
Xerri hunen zortea
ez da nehori desiratzekoa.
Merexi ote zuen hoinbeste sofrikario,
bere bizia molde hortan galtzeko?