Astoaren lana
Agnès Esponde
Artaldearen aintzinean
ezin gehiago kargatua
burua doi doia altxatua
tokirat heltzea duzu bakarrik gogoan.
Zelairat heldu eta
burasoak dituzu agurtzen
heiek bizkarra arindu eta
pausatzea duzu orai merexitzen.
Eskola finitu eta
berehala zutaz orhoitua
sakelak ongi bete eta
heldu naiz zure bila.
Osteguna jin orduko
artzainak nere saristatzeko
bildotxak ongi artaturik
eskaintzen daut itxuli bat urririk.
Bizkarrean altxaturik
naiz orai ongi lotua.
Azken artamenduak entzunik
bidaia huntaz orhoitua.
Artzainak korda tira
astoa aldiz arreka
nola naiz artean lurrean
altxipurdi bat finitzean!
Nigarrez xutiturik
arrunt kexaturik
hitz gordinak erranik
orai zaitut osoki benedikaturik
Ez dautzut oraino barkatu
egin dautazun afruntu.
zer zitut, sobera mainatu?
Eta zuk molde hortan eskertu!