Itzali den eguzkiari...
Agnès Esponde
Nere aita maiteari
Garazin zira sortu
Lapurdin bizitzea hautatu
lurrarekin bizi guzia borrokatu
azken egoitzarat zaitugu lagundu.
Beretter ona izan zira
soinulari ezin hobeagoa
lagun hainitz jostarazirik
Jaungoikoak denak barkaturik
Jin delarik igandea,
mezan beti aurkitua
lagun zonbeiten konpainian
asteko berrien bilan.
Astelehen goizetan
Garaziz orhoitu eta
bihotza alegrantziaz betea
adixkide onekin elgarretaratua.
Gogo bihotzak beti hogoi urtetan
kantatzen zinuen lanean
pertsu zonbait ere moldatzen
ixtorio hainitz segur kondatzen.
Baserrian zira sortu,
betikotz lurra maitatu,
izerdi hainitz ere xukatu,
bizia hala duzu bukatu.
Orai zeruko bidea harturik
galde bat egiten dautzut lur huntarik
otoi! lagunt gaitzazu gain hortarik
umezurtz baigia ustegabetarik