inprimatu
Herritik joaitea
Izenburua:
Herritik joaitea
Sinadura:
Saint-John Perse
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jean Baptiste Orpustan)
Egilea(k):
Perse, Saint-John
Jean Baptiste Orpustan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
36

Herritik joaitea

 

Sain-John Perse

 

 VII

 

 "...Ximixtaren joskera! oi herritik-joaitearen mintzaera garbia! Urrun da hartan

 mezua argiztatzen den bertze ur-hegia:

 Bi emazte bekoki hauts azpian, behatz beraz mihatuak; bi emazte hegal saretetan,

 ufa beraz sustatuak...

 Lo zinaudena gaur, fozforazko zuhaitz handiaren azpian, oi otoitzlaria munduan

 zehar, oi Herritik joanaren ama, hunen aurpegia ganbarako mirailetan irartua izan zenean?

 Eta hi ximixta baino erneagoa, oi hi ikaratzen erneagoa haren arimaren bertze he-

 gian, haren indarraren laguna eta haren indarraren ahulezia, hi zeinen hatsa izan baitzen hare-

 narekin betiereko nahasia,

 jarriko haiza oraino haren ohatze hustuan, hire emazte arimaren latzturan?

 Herritik-joaitea ezta atzokoa! herritik-joaitea ezta atzokoa!... Hastia dezanala, oi

 emaztea, Barbariako xori baten kantua hire aterbean...

 Eztun entzunen ekaitza urrun gure urratsaren ainizten, hire emazte oihuak jaukitu

 gabe ere, gauaren erdian, zorionaren arrano zimarkura bere ohantzean!"

 

 Ixil hadi, ahulezia, eta hi emazte usaina gauan, gauaren amanda iduri.

 Orotan bahabilana ondartzetan, orotan bahabilana itsasoetan, ixil hadi eztitasuna,

 eta hi hor haizena hegalez apaindua nere zaltokiaren heinean.

 Berriz hasiko dut ene lasterketa Numidaren araukoa itsaso ezin-aldatuaren bazte-

 rrean... Ezpainetan ez ihitz-belarrik bainan mihi gainean oraino, gatz bat bezala, mundu zaha-

 rraren altxagarri hori.

 Gezala eta natroia herritik joaitearen gaiak dira. Gure gogoetak badoatzi lasterka

 bidexka hezurtsuetan. Ximixtak idekitzen daut xede zabalago batzuen ohea. Ekaitzak lekuz al-

 datzen ditu auherretan nihun ez izaitearen mugak.

 Itsaso handiko India handietara gurutzatzera joan zirenek, osinaren hozturetan go-

 goeta berria usnatzen dutenek, geroaren atetan adarretan ufatzen dutenek,

 badakite herritik-joaitearen ondartzetan, ari direla xixtuz goien jaidurak ximixta-

 ren zaharo pean biribilkaturik... Oi Emaile nasaia Ekaineko gatz eta hagunaren azpian! atxik

 ezak gutartean bizirik hire kantuaren indar gordea!

 Hala nola mezulariari dionak (eta hori da mezua): "Oihalez estal ezazue zuen

 emazten aurpegia; goiti ezazue zuen semen aurpegia; eta manua da ikuz dezazuen zuen alaze

 harria... Ahapetik erranen dautzuet hasarre garbi bat, bihar, hetan mainatuko dugun iturrien

 izena."

 

 ***

 

 Eta ordu duk, oi Olerkaria, eman ditzakan hire izena, sortzea, eta

 arraza...

 


inprimatu