inprimatu
Egiaren egarriz
Izenburua:
Egiaren egarriz
Sinadura:
Henriette Aire
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Henriette

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
28

Egiaren egarriz

 

Henriette Aire

 

 Zure harriari

 Kaska kaska kaska

 Egunak urteak

 Kaska ta kaska

 Pereka eta kaska

 Egunak urteak

 Kaska ta kaska

 Eta hantxe

 Atzo moldatu xilopi hartarik

 Odola dario

 Xortaka xortaka

 Zure odola dario

 Ezagutzen dut

 Xilopi bakoitzetik ere

 Odola dario

 Eta zu , zure harriari

 Kaska kaska kaska

 Egunak urteak

 Kaska ta kaska

 Pereka eta kaska

 Munduak gorde nahi duen

 Poesiaren arnasa

 Zure harriari eman arte

 Egunak urteak

 Kaska ta kaska

 Pereka eta kaska

 Munduak berak ezin itzaliko

 Poesiaren arnasa

 Zure harriari eman arte...

 Egunak eta urteak

 Kaska ta kaska

 Pereka eta kaska

 Odola ere xilopiatik dario

 Bainan azkenean

 Zure egiaren egarriaz

 Eta bakartasunean

 Zure harrian kokatu duzu

 Munduarentzat

 Betiko

 Hilgarri ez den

 Bizia.

 


inprimatu