Egun hartan
Aurelia Arkotxa
Elur-malutak xuri
zirimolaka haizean
tximeletak etorki
urtzera baratzetan
Egun hartan Iruņen
elurra egin zuen
Arros-ondo biluzi
neguko ekaitz hotzan
saltoka papogorri
haunpatu bat karrikan
Egun hartan Iruņen
elurra egin zuen
Ene pentsamendu gris
luze luzeak doaz
airean ke ņabar hits
bortu goretan galduz
Egun hartan Iruņen
elurra egin zuen
Tximeletak etorki
urtzera baratzetan
elur-malutak xuri
zirimolaka haizean.
|