inprimatu
Zure usaina
Izenburua:
Zure usaina
Sinadura:
Arantxa Hirigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hirigoien, Arantxa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
4

Zure usaina

 

Arantxa Hirigoien

 

 Zure gorputzak daraman usaina

 Nere buruan dutan orroitzapena

 Gure bihotzeko zoriona eta mina,

 Bien arteko maitasunaren itxaropena

 

 Begiak hesten ditudalarik, nere ondoan zara,

 Hunkitzen zaitut baina zuk, ez nauzu senditzen

 Iratzartzean malkoa heldu zait begira

 Non gordeta zara? Ez zaitut aurkitzen.

 

 Bainan airean hedatua den zure lurrina

 Hau usain atsegin eta freskoa!

 Segitzen dut bainan ez da bide ona.

 Goxotasun hau, amets egitekoa.

 

 Gure artean daude ibai eta mendiak

 Han zaude urrun, nire gandik bereiztua.

 Desegin ditzagun isiltasuna eta mugak.

 Harrapa ezazu luzatua dizudan eskua.

 Zure gorputzak daraman usain

 atsegin eta freskoa...

 amets egitekoa.

 


inprimatu