inprimatu
Erroa
Izenburua:
Erroa
Sinadura:
Josiane Valencia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Valencia, Josiane

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
3

Erroa

 

J. Valencia

 

 Mendi hortan,

 xoko huntan

 hego aldeko haizean

 dalan, dilin... dalan, dilin

 Mihise lehun, xuri

 higatuetan

 esku luze eta meheek

 oihu batzu, negar... haundi

 dira sortzen...

 

 Etxe hortan,

 hego aldeko haizean

 haitzaren xokoan,

 heien bi bihotzek

 gure asmoen

 koloretzaile, dira

 lantzen.

 

 Hortik so bat

 egiten duzuenean

 suak, berotu eta ferekatu

 duen mendian,

 iskilin xorrotx bezala,

 hor da zuen,

 erroa.

 


inprimatu