inprimatu
Ene lagunari
Izenburua:
Ene lagunari
Sinadura:
Josiane Valencia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Valencia, Josiane

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
3

Ene lagunari

 

J. Valencia

 

 Gizon ttipi,

 bihotz haundi,

 sortu da eri.

 Ixila, langilea,

 mendi batzu ditu:

 senditu, ezagutu...

 

 Denak dira

 isiltzen, gordetzen,

 heien bihotz

 kolpatuen gibelean

 zendako, zeren beldurra...

 zurea, gizon ttipi!!

 

 Ttipia, haundia

 zer pentsa?

 zutaz ez gehiago

 hitzegin eta,

 Azkenean dute erran,

 zoinbat zintuzten

 maite;

 zoinbat zaituzten

 maite.

 


inprimatu