Belea eta axeria
La Fontaine
Bele bat ederra, zagon arbola gainean,
Atxikitzen zuela, gasna moskoan,
Axeri abil bat, usain onak gutiziaturik,
hurbiltzen da eta erraiten goratik
"Agur, Jaun belea
Zoin zaren ederra
Zinez diot, ez dela botzik,
Zurea bezain ederragorik;
Oihan huntako xoririk,
Xoragarriena zirela"
Loria handian, gure beleak
Urguluz hantua,
Entzun arazteko bere botz ederra,
Zabaltzen du nasaiki moskoa,
Eta uzten lurrerat ebatsi gasna.
Axeri maltzurrak du hartzen golpez,
Bulta hartan begistatzen zuena,
Eta joaiten erranez:
"Behar duzu jakin, ene Jaun haundia
Eta adixikide ona,
Bertzen gain bizi direla zurikatzaileak
Xitun biribil, ahalgetua,
Juramentu egin zuen beleak
Hemendik goiti, nihork ez zituela
Hatzemanen haren ahuleziak...
Zuzenbide baliosak
Balio baitu gasna