inprimatu
San Giorgio
Izenburua:
San Giorgio
Sinadura:
Aurelia Arkotxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
48

San Giorgio

 

Aurelia Arkotxa

 

 Negu gorrian badoa

 zaldun bat maitasunez

 zelai hotzean lauhazka,

 bide berriak asmatuz.

 

 Dragoiaren hiltzera

 doa zaldun bihoztoia.

 Mitrak bafadez bustitzen.

 Bazterrak hormez xuritzen.

 

 Aurpegia ilun bazoaz

 gorputz ustelen gainetik,

 bazoaz eta bazatoz,

 zelai hotzaren mugatik.

 

 Tracy Chapman-en boza

 Abenduko argian...

 

 Begiratu ninduzun...

 

 Eta zureak zitezkeen

 nekuskien malkoen hatzak

 eta eneak zitezkeen

 zure begitarte galdua

 gerizatzen zuten besoak...

 

 Carpaccio-ren margo hartan

 zure itzala dakusat.

 


inprimatu