inprimatu
Lorea
Izenburua:
Lorea
Sinadura:
Arantxa Hirigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hirigoien, Arantxa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
14

Lorea

 

Arantxa Hirigoien

 

 Belar gainean lore bat dago

 Hiru kolorekoa:

 Ubela, arrosa eta berdea

 Inoiz baino politagoa

 Bakarrik zegoen, triste eta ilun,

 Bihotzean min ote du?

 Haur bat hurbildu zaio eskua zabalik.

 Lorea hartu eta errotik kendu du.

 Lorea nigarrez hasi da, minez.

 Haurrak pozik, lorea eskuan, amari eskaini dio.

 Amak untzi gorri bat hartu du eta urez bete.

 Lore gaixoa, hilik untzian sartu du.

 Orain lorea sukaldeko leiho azpian da.

 Belar gainean beste lore bat sortu da.

 

 Negu beltz eta hotza etorri da.

 Leiho azpian lorea erdi eroria

 Kanpoan aldiz, lore sortu berriak neguari irauten

 dio.

 Euri, haize edo elur, kanpoan lorea beti xutik

 eta leiho azpian lorea beti hilik

 Bainan egun beltz eta hotz batean,

 belar gaineko lorea hotzturik erori eta hil da.

 Leiho azpiko lorea ere eihartu da.

 Eta mutikoaren amak bota du.

 Geroztik belar gainean ez da lorerik sortu.

 Ez eta leiho azpian izan.

 


inprimatu