inprimatu
Zuri aitatxi
Izenburua:
Zuri aitatxi
Sinadura:
Josiane Valencia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Valencia, Josiane

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
20

Zuri aitatxi

 

Josiane Valencia

 

 Diskretoa zen

 maitatua zen,

 nere ametsean

 ikusi nuenean.

 

 Lore baten

 petala bezala,

 joan zitzaion

 bere maitasuna.

 

 Bai,

 bere xoko ttipi

 ilunetik atera zen.

 

 Orai bere

 soinua da,

 bai bere

 azken ordua.

 

 Aitatxi, aitatxi,

 utz nezazu

 zuregana hurbiltzera,

 eta zuri hitz

 ttipi bat erratera.

 


inprimatu