inprimatu
Askatasuna
Izenburua:
Askatasuna
Sinadura:
Arantxa Hirigoien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hirigoien, Arantxa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
18

Askatasuna

 

Arantxa Hirigoien

 

 Askatasunean sinestu gabe, xoria kaiolan

 dago, gizona kartzelan den bezala.

 Bien ametsa: ASKATASUNA.

 Xoriak aintzinean dituen burdinen atzetik

 mendi haundi bat ageri da. Gogotik eskapatuko

 litzateke mendi gainetik hegaldatzeko.

 Gizona aldiz, kartzelean aurkitzen den leiho

 bakarretik begira dago, ikusten duena ez da

 mendi haundi bat, baizik eta murru

 haundi bat!

 Xoria oihuka, gizona negarrez, biak

 askatasunaren egarriz.

 Bien nahia: haien aintzinean aurkitzen den

 atea zabaltzea.

 Bien ametsa: ASKATASUNA!

 


inprimatu