Eskergabeko mundua
Xabi Soubelet
Halako eskergabeko mundu batean
Zertarako bizi behar...
Ez ahal dezaket moztu behingoan?
Bai! Bainan horma gori baten aurka
Zauritzen naiz, zauritzen naiz.
Hurbiltzen naizen aldira erretzen nauen
Horma gori baten aurka.
Nahi nuke bizia den eraman ezin
Sufrimendu honekin
Hautsi behingoan!
Itxurezko itxaropen batek gainerasotzen dit gogoa
Inguratzen eta aspertzen nauen indar hori trufatzea.
Eta, urteak pasa dira,
Indar bortitz hori hilarazi nahian.
Bainan horra! Bizitu naiz!
Egun batez bizia ebakitzearen itxaropenean
Hiltzeko asmo nahian...
Hurbiltzen naizen aldiro erretzen nauen