inprimatu
Veneziako ispillu urdin batean
Izenburua:
Veneziako ispillu urdin batean
Sinadura:
Aurelia Arkotxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
6

Veneziako ispillu urdin batean

 

Aurelia Arcocha

 

 Neskak

 biltzen ditu arropak

 ganbara ilunean.

 oraindik haren presentziaz betea

 dago

 ganbara ilunean.

 Beso finak goititzen ditu

 Veneziako ispillu urdinean

 eta

 bere ile luzeak lotu.

 Bero egiten du.

 Izerdi tantak lepoan beiti.

 Gorputz guzian.

 Gizona hurbiltzen zaio

 gibeletik

 Veneziako ispillu urdinean.

 Sobera bero egiten du.

 Neskaren ezpain hitsetan

 badoaz irri ezti batean

 amodioaren ametsak.

 Amets sukratu-kiretsak

 Veneziako ispillu urdinean.

 


inprimatu