inprimatu
Ez da entzuten
Izenburua:
Ez da entzuten
Sinadura:
René Char
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Aurelia Arkotxa)
Egilea(k):
Arkotxa, Aurelia
Char, René

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
11

Ez da entzuten

 

René Char

 

 Borroka eta geldotasun hain beltzaren minean,

 ene erreinuaren izu itsugarrian, altxatu nituen uztaren

 lehoin hegaldatsuak, anemonaren oihu hotzeraino.

 Munduratu nintzen, izate bakoitzaren kateen forma

 ezean. Aske egiten ginen biak. Morala konpatibletik

 hartzen nituen sokari ezin erreprotxatuak. Desagertze

 egarriagatik, begiradan aberats izan nintzen,

 fedean lantsu. Ukatu gabe.

 


inprimatu