inprimatu
Lohia
Izenburua:
Lohia
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
40

Lohia

 

Ellande Arandia

 

 Bi itsaso balire

 Bi kontrako litezke

 Bata dionaz gero: handia

 Bestea omen: handiagoa.

 Ezkerrean zuzena

 Eskuinean egia

 Bien artean haurra dago

 Atzo sortu da haurra

 Izenik gabe igerika

 Norbaiten bila, ama ala aita

 Tiroen azpian, karraisien bideari,

 Begiak hetsi ditu, beldurrean

 Atzean dauka itsaso hoberena

 Aintzina borrokara doana

 Ta aintzinean itsaso azkarrena

 Hura ere indar kontra

 Erdian dago haurra,

 Han zegoen

 Itota

 Han zeuden,

 Bi kontrakoak ziren.

 


inprimatu