inprimatu
Ezkurra
Izenburua:
Ezkurra
Sinadura:
Ellande Arandia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arandia, Ellande

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
40

Ezkurra

 

Ellande Arandia

 

 Ezkurra landatuta

 erroa da sortzen

 Errotik ikusten da

 arbola ateratzen

 arbolatik zaigula.

 Hostoa agertzen,

 hostoetarik dira

 ezkurrak handitzen

 eguzki eta euriarekin indartzen

 biak betan, bai, bainan, alabainan, bepetan.

 Eguzkia ilundu da

 euria xukatu da.

 Gizonaren zangoa

 hemen delarik zapaltzen

 armaturik zangoa

 ezkurraren ustel arazten

 baita bere burua bera

 nahigabean pixkanaka hausten

 bai, bat eta, azkenean, zero. Hutsa.

 


inprimatu