To axion esti / Benedikatua izan bedi
Odiseas Elytis
Baina ez naiz joanen
haize arinik entzutera ez eta mu-
karik ardiesteko libre den bidean
murgildurik baizik,
(etengabe, sable patar gorria igotzen nuen
Historioaren urratsak aztalpean ezabatuz)
nere mihiseetan luzaz borrokatuz baizik
Bilatzen nuena
zen berdinki inozentea, aihena bezain ika-
ratsua,
eta sakona eta zimurrik gabeko zeruaren
bestaldearen gisa
zenbait arima klixka buztinezko ganga batean
Orduan erran zuen eta
itsasoa
kantu ugari-
Orduan erran zuen eta
itsasoa
kantu ugari-
na
izan zen
eta ikusi nuen eta urdindu nin-
tzen
eta barnean, nere itxurako, nere eiteko mundu tti-
kiak erein zituen.
Zaldi harrituak ile gogorrekin
kalmea lotan dagon anforak
delfin makurren bizkarrak
eta los, eta Sikinos, eta Seriphos, eta Milos
"hitz bakoitzetik jalgi ainara batek
udaren minean, ekar diezazula udaberria" zion
eta olibeira asko
argia beren besoez bahetuko dutena,
ezin hunkia, zure loan elur egin dezan
eta ttirrita asko
ez dezagun entzun
esku ukaiko pulsoa entzuten ez den eran
baina ordea, arras ur gutti,
jainkotiar dagizun, eta ikus ezazun
erran nahi duen sentsua
eta arbola bere itxuralat zatikatua
berdinki eskasez
zure lagun bihur dadin
bere izenaren prezio samurra ezagut de-
zazun
buztin hautsaren meharra zure oinpean
erroak non bana ukan ez dezazun
ondorioz gero sakonago lurpera zaitezen
eta hor goian, zerua soa galtzeraino
zeronek infinitoaren muga irakur ezazun.
Orobat
Unibertsoa, Ttikia, Sondaezina.
Hizkuntza bezala greziar mintzaera eman
didate
etxe bezala, Homeroren leihorretan aterbe pobre
bat
Nere kezka bakarra Homeroren leihor-
retan eraiki
hizkuntza hori
Han daude, haizepean ikaratzen diren
hagak eta sardeak
azurean zehar beren orlegitasuna altxatuz
horrenbeste non nere erraietan pizten
ikusi ditudan
espongeak eta medusak
itsasnesken lehen himnoekin batera
urre arrosezko txirlak beren lehen sukar beltzekin.
Nere kezka bakarra, bere lehen sukar
beltzekilako
hizkuntza nori.
Han dira, jainko beltzaranak
koinatzeak, grenadatzeak, koinak eta jen-
de batuak
pegar erraldoietara oligo uhargia ixurtzen dutenak
eta hats jainkotiarrak, arroiletarik igotzen
direnak,
lentiska eta mimena usainduz gozoki,
gingenbrea eta otea
txori ttikien pipiamenduekin,
aurren-aurreneko gloriekilako
hizkuntza hori.
Han dira erramuak eta palmondoak
laudorio eta intsentsukadak
gure borrokak eta gure fusil zahar luze-
egiak benedikatuak.
Lurrean, aihen mantalin baten eran estalirik,
axuri errekiak, arroltze gogor kolpeak
"Kristo berpiztu da"
Helenoen lehen salboekin.
Himnoaren lehen perpausekin amodiozko mizti-
zismoak
Nere kezka bakarra, hizkuntza hori,
himnoaren
lehen perpausekin.
Laudatua bedi lurra, sufrearen antzeko
ortzantz usaina altxatzen den lekuetan
hilak loratzen diren mendien
matriza: biharamonen lorea
instintoaren legea, sekula dudatzen ez
duena
bizitzaren solista trebea den pulsoa
odol ttantta lehorra, eguzkiaren parekoa
neguen gainean balantzan dagoen huntzostoa
Laudatua bedi eskarabe atejoile ongi
ikasia
eguzki hormatuaren haragian hortz lotsagabea
sexoaren aldaketa sumatzen duen apirila
justu loratzen den iturriaren muskila
tematsuki bazterrera makurtua den kar-
riota
geroari begira haizatzen duen ulu urrea
ur azalean palpitatzen duen sorta ezin
aurkitu hori
zeinen graziaz gardeniak bizirik dirauen
Nere erroak mendien minean
eta mendi horek, herriek beren sorbladetan jasai-
ten dituzte,
eta memoria beren kaskoetan erretzen da
sasi sutiar baten gisara.
Nere herriaren memoria deitzen zaituzte
Pinde eta deitzen zaituzte Athos.
Garaia, nahasmen handi batek hartu du
eta zangotik egunak urkatzen hasi da
hersturetan direnen hezurrak zarata motzaz ixuriz.
Zeinek, noiz, nola igo ote dituzte leizeak?
Zeinek, noren, zenbat harmadek?
Zerua arpegiz aldatzen da, eta hona etsai-
ak urrunean
desagertzen zaizkidala.
Nere populuaren memoria deitzen zaituzte Pinde
eta deitzen zaituzte Athos.
Gizakia aztaletik ezagutzen duen bakarra
zara
Harria bidez mintza zaitzakeen bakarra zara.
Zuk dituzu sainduen bisaiak zorrozten
eta zuk dituzu geroko berpizkundearen koloreak
mendeen uhainetara karreatzen.
Nere izpiritua doidoia hunkitzen duzun bezain
laster
udaberriko haurrak sufritzen du
Nere eskua gaztigatzen duzun bezain
laster
argitzen du gau zurian!
Sua trebeskatzen duzu beti disdira lortzeko
beti beti disdira zeiharkatzen duzu
ospearen mendi elurdunen punta lortzearren.
Baina zer dira mendiak? Zer dago men-
dien bihotzean?
Nere erroak mendien bihotzean
eta mendi horiek, herriek beren sorbal-
detan jasaiten dituzte
eta memoria beren kaskoetan erretzen da
sasi sutiar baten gisara.
nostalgiaren pentsionero diren lore go-
xoak
xendran barna, eurien ondorengo diren lore ahulak
lau pattaka ikaratzen duten ttikiak
handiak eguzkiei nahsiak edo ametsez kulunkatuak
pudikoak beren amodiozko erraztasun
gorriekin
axolagabeak pentzeen erdian galopean dabiltzanak
zeru garbiaren ekaiez modatuak
pentsalariak eta kimeraz brodatuak.