inprimatu
Mandingue meza, negro-afrikar ehorzketentzat
Izenburua:
Mandingue meza, negro-afrikar ehorzketentzat
Sinadura:
Mamadou Traore Diop
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Diop, Mamadou Traore

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
26

Mandingue meza, negro-afrikar ehorzketentzat

 

Mamdou Traore Diop

 

 Hilgo naizenean

 irrigin beharko da, far

 hiltzea bizitzea baita

 hain bizirik dauden arbasoen artean.

 

 Otoi, otoi

 ez eman gustatzen ez zaidan

 ohorerik

 batez ere ez hilak negartu

 irrigin beharko da, far

 hiltzea bizitzea baita

 hain bizirik dauden arbasoen artean.

 

 Ene etxe zaharraren bihotzean

 beharko da, batez ere, attabala jo

 herriko lagunak betozkidala,

 caseko adiskideak betozkidala,

 Pazifikoko leihorretarik

 betozkidala ene ahaide urrunak.

 

 Dantza! Kanta zazue

 attabalen arrailduran

 zuen bihotz zoriontsuek

 lauzka nezatela!

 

 ez otoi ahantz nere pipa herbaildua

 eta, gure zelai maitagarrietako

 tabakoz bete ezazue!

 

 ez ahantz palmatzeen arno sukratua

 ah! gure oihan askeen alkoholez

 hain perfumatua den arno eder beltz hori!

 

 Eta zuek, gogoko neskatxek,

 zuen esku ahur miresgarrietan edatera emazue

 eta lurra urezta dadila goizetik arratsera,

 lurra ase dadila batez ere

 hirugarren egunaren argi zirrintaraino...

 

 Orduan, attabala jo beharko da odoleraino

 eta attabala jo

 eta attabala jo, hirugarren egunaren gaueraino,

 ah! ez naiz herritik aterako

 zuen kalabaza beterik gabe,

 zuen irririk gabe, zuen farrik gabe...

 


inprimatu