inprimatu
Kontseilu bi
Izenburua:
Kontseilu bi
Sinadura:
Jon Arzallus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
12

Kontseilu bi

 

Jon Arzallus

 

 Horoskopolarien zortziko txikiak

 irakurtzeko ere

 beta zen gaur gurean;

 

 luma mainontzi honek

 lotara eskatu baino lehen,

 beraz,

 horra izarren dirdirak

 zilarrikaraz

 ilunpean

 zistaturiko

 kontseilu bi,

 zerua lainoz den artean

 ta errebelazione berririk ere

 ez den arte,

 pekatu mortalak

 eta goikoaren kolerak

 ez zaitzaten

 erdiz-erdi

 ezpataz ebaki.

 

 sexoarekin kontu beti;

 

 ahuntz, birjin edo ahari. Bat.

 

 Baina ez ere adarrik

 jo zezenari Bi.

 


inprimatu