Artzaina
Ellande Arandia
Egunetik egunera artzaina mendira doa
Goizetik gauera badu aste guzirako ardoa
Bere gibelean urrun badauka bai itsasoa
Iguzkia, emaztea ta musika alaiagoa.
Oilarraren garraisi miņaz, goizik jeiki beharra
Eta gosalduz gero, laguntzen du atso zaharra
Kanpoan, ardien hezitzeko behar gero oldarra
Gauaz etxeratzekoan, ia galdua du indarra.
Ikusten ditu izarrak gau luzeegi haietan
Jarririk da, xutik, ala etzanik ardoa eskutan
Batzutan irriz, baduelako bihotza gorputzan
Mingaina hortzen artean, ta hortzak bere ahoan.
Ez baldin badu bere izpirituko burua hil
Gaur egun, bilakatu zaigu arrunt zahar erdoil.
Orduetarik orduetara jausteri da nola murgil
Ta bihar mendi puntaruntz hiltzera joango da mutil.