Donostiarrak
Ellande Arandia
Bost minutu gelditzen dira ta beti zero-zero
Realak behar du gola bat txapeldun izateko.
Ufarte ate-arean, zango azpietan dago
Satrustegiri ematen dio baloia bururako.
Harek ulertu gabe botatzen du aurrera gora
Ostikada batzu eta gero, baloia galtzen da.
Alboko sakeatik ateratuz erdira doa
Eta baloia gosez, denak ari dira korrika.
Ezker eskuin, esku ala zango, guziak ostiko
Txartel hori eta gorriak badaude minutero.
Madrilgoak kaskoekin ari dira atakean
Arbitroa lagun, pagatua baitute hastean.
Azkenean, burukada batez Zamorak du sartu
Bere jokolari lagunek luzaz dute itotu.
Geroztik, ez dut ezer gehiago entzun ta ikusi
Baizik eta alkol basoak eta kantuak noski.