Bizia?
Ellande Arandia
Eskolatik ateratzen naiz, burua nekaturik.
Erakasle eta liburuak, maite dituzkak hik?
Etxera sartu eta, ogixka bat jan dut bakarrik.
Jate besterik, zer egiten ahal dukak gero hik?
Amak esaten dit estudiatu beharko dela
Pythagor eta Einstein interesgarriak direla.
Nik sinestu nahi nuke, bainan hau non eta nola?
Nere bizitza hutsa da, horrela ba nora noa?
Orain, musika entzuten dut, iduriz "Kortatu" da,
Telebisioan, Brasilgo haurra gosez hiltzen da,
Kanpoan nehor ez da, baizik eta auto ke meta
Barnean denak gara, sukaldean hor pentsaketa.
Non bizi gara, nora goaz, zer da gure biharra?
Non bizitzen haiz, nora hoa, zer duk hire beharra?