Erradazu zuk Juan
Angela Vannier
Gela urdina irekia da-balusezko otsoen oparotasunaren pean
sehiak giltza aurkitzen du-presoak ez du mugitu nahi.
Haurzaroko ihauteria, balizkako aldaketa, dena
aitortzera atrebitzen baldin bazara.
Ederturik agertuko litzateke, ohe bazterduna -
mihiseen ziloan - ritualen sareek ez badute marrazkien
sena zikintzen - fikzioa espartin briolinez jantzia da -
Emazte etzanaren gorputzari urrats hurriz hurbiltzen
dela dirudi.
"Erradazu zuk juan"
Itxuren tiria botz azkarrez jostatu. Mutuak beharren
arabera igertu. Ategainean, ritmoa itzatu-untzial modukoa da
idazketa, dakizuenez itsua baita.
Laugarren neguketaren bidez daukan denetan noiznahi izatearen
dohainaz, duela ehun urte bezala... edo gehiago, hona, eskuak begietan,
gelan dagoela.
Katea tiratuz - erloju zaharraren pizua berrigoz
sumatu festa apailatzen du.
Nor litzateke berriz hasteko prest?