Heriotz ikaragarria
Jakez Dosse
Plaza erraustu nekatuetan, maiuskuluzko munoak,
Buztinez eta haizez hazi exilioak
jainko lokartuen ardo txarrak botatzen ditut.
Kolorezko eta sufrimenduzko ingurumenak,
Multikoloredunak,
Ur ixurtze itsusiz plomatu beldurren izenean,
Logikaren zakar-ontzietan, gure itzalen borroka.
Baina, angustiaren eta pikor harrizko euri eta gatzen
kantu sakona ?
Herrialdea deitu zorakeri baten ixter abandonatuetako
ihausteri hori?
Gorputz zangopilatuen puntetan urdindu odola
aipatazen dut,
azken uztei lotu gizakien
heriotz izugarria,
zapaltzale tripadunaren ezku gordina diot, berriro.
Hemen datza herrialde polikopiatua,
itxurakeriaren itzean, gure errabia alua.
Sabel hantuak, hiru koloredun irriz, farrez
entzuten ditut,
orrialde bat gehiago kolonial liburu erraldoian.