inprimatu
Horra
Izenburua:
Horra
Sinadura:
Jean Paul Hameury
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hameury, Jean Paul

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
30

Horra

 

Jean Paul Hameury

 

 Horra jadanik eihartuak direla

 ezponda apalean bildu loreak.

 

 Eskuak ireki behar dira,

 sorta hutsari eskaini

 - eta are gorago joan.

 

 Mugak oro apurtzen dituen

 txori baten orroa

 aranean.

 Beste malda baten bilatzerik

 ez du izpirituaren iturri

 freskoak.

 

 Sareak botatzen dituen arrantzaleak

 honako hau jakin dezala bederen:

 mundua ez dela ertzeotan bukatzen.

 


inprimatu