inprimatu
Nere harri ederra
Izenburua:
Nere harri ederra
Sinadura:
Patxika Etxalai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxalai, Patxika

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
18

Nere herri ederra

 

Patxika

 

 Maite zaitut nere Herri Ederra

 Ez baitezpada zirelakotz miresgarria

 Baizik sortu naizelako zure sabelean

 Handitu eta hezi zure Hizkuntzan

 Nere izaiteak zor dauzulako naizena.

 

 Zorigaitzez laster uka arazi nahi

 Ez zarela gurea, bertzena zarela

 Bertze hizkuntza baten pean

 Zapaltzaileen eskuetan

 Zure izaitea uka arazi arte!

 

 Hortarako zure izaite osoak

 Zer ez du bizitzen

 Hoinbertze injustizi, makil ukaldi

 Presoratze, zuganik urruntze

 Zure haur guziak izi arazi nahian!

 

 Segur, zure lurrak ez dira saltzeko

 zure bazterrak ez dira ebasteko

 zure izaitea ez da emaiteko

 Ez zara bertzen aztaparretan uztekoa

 Ez eta ere bertzen pean egoitekoa

 

 Zure Hizkuntza dago hil zorian

 Zuhaur zaude hil urran

 Bainan zoinbatetaraino

 BIZI NAHIAN !

 

 Euskaldun senditzen den bakotxak

 Zautu eskutan hartuko

 Bake eta justizia oihukatuko

 Zure nortasuna lortu artio

 Bai hor zaude bizi nahian

 Bai hor nago bizirik.

 

 Hemen gaude gure Herrian

 Harremanak ditugula gure Hizkuntzan!

 Elgarri egon gaiten fidelak

 Segur egun batez irabaziko dugula!

 


inprimatu