inprimatu
Nere etxe zaharra
Izenburua:
Nere etxe zaharra
Sinadura:
Patxika Etxalai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxalai, Patxika

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
17

Nere etxe zaharra

 

Patxika

 

 Maite zaitut nere etxe zaharra

 Ez baitezpada zarelakotz pollita

 Bainan zure sabelean iragan

 Dutalakotz nere haurtasuna

 Nere aita eta amaren ondoan

 Amodioz betea zen etxean!

 

 Egun batez zu utzirik

 Joan nintzen urrun

 Bainan zoin gogotik

 Jiten nintzan zu ganat

 Abal dutan guzietan

 Maitagarri zaut nere egoitza!

 

 Eta orain.goxo zaut

 Egoitea bakarrik zu baitan

 Entzutea holako edo halako

 Borta baten karranka

 Edo amaren urratsa

 Azantz ttipienak badu

 Sekretu neretzat

 Nere bibotzean bizi arazten

 Baitauzkit nere haur aroko

 Orroitzapenak

 

 Edozoin leihotik edo bortatik

 Plazerrekin ikusten ahal ditut

 Oihan, zelai, mendiak,

 Kanpoko edertasunak oro

 Primaderako lehen loreak,

 Udako zeru urdina,

 Larrazkenean, arbolatik erori

 Eta haizeak dabiltzan hostoak,

 Neguan aldiz, supazter xokotik

 Ikusten dutan

 Elur xuri xuri batez

 Estalia dagon berri maitea!

 Ahantzi gabe gau iluneko

 Ilargiz eta izarrez betea

 Dagon zeru ederra!

 

 Zure baitan naizelarik

 Edozein barnetan izana gatik

 Ditut aditzen xorien kantuak,

 Oiloen kalakak, haizearen hatsa.

 

 Bai nere etxe zaharra

 Zu zara xarmegarria

 Bizi arazten duzulakotz

 zuretzat Amodoz betea den

 

 NERE BIHOTZA

 


inprimatu