inprimatu
Nornahik bezala: maitatu dut
Izenburua:
Nornahik bezala: maitatu dut
Sinadura:
Boris Pasternak
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Pasternak, Boris

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
12

Nornahik bezala: maitatu dut

 

Boris Pasternak

 

 ...Nornahik bezala maitatu dut. Behar bada

 oraindik bizirik dago. Denbora iraganen da.

 - ez da biharko, baina noizbait geroxagoko -

 larrazkena baino gehiagoko zerbait,

 suak zerua gorritzen duen maneran,

 oihanpeak sarriurtzeko bizia piztuko den eguneraino.

 Ixtiluen txorakerian, egarriz

 moteldu apoak,

 ikaratzen dira oihan bazterretan,

 erbiak nola, belarrietaraino hostoz aseak

 direnak bezala,

 iraganaren kulunka faltsuari eite duen 

 azantzaren gainean.

 

 Nornahik bezala maitatu dut

 eta badakit, betidanik,

 urteen oinetara aurdikiak direla elge bustiak.

 Gure bihotzen maldan, amodioak

 munduen berritasun dardartiak pausatzen ditu.

 


inprimatu