inprimatu
Hauxe da buruko mina!
Izenburua:
Hauxe da buruko mina!
Sinadura:
Patxika Etxalai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxalai, Patxika

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
3

Hauxe da buruko mina!

 

Patxika Etxalai

 

 Hauxe da buruku mina

 Zer pasatzen da barne hortan?

 Nere gogoa itzuli mitzulikan,

 hor dabil firurikan...

 Ideia beltzak nasaian

 nabil argi bilan,

 egun hobea etorriko delakoan.

 

 Hauxe da bizkarreko mina!

 Zer pasatzen da kunkor hortan?

 Nere hezurrak kriskitin kraskatan,

 bizkarra bi dobletan...

 Beha nago noiz jarriko den zuzenean

 - nere minak joanen direlakoan,

 - egun berri bat ikustekotan.

 

 Hauxe da tripako mina!

 Zer pasatzen da sabel hortan?

 Hertzeak denak korropiloan,

 daudelarik borobilean.

 Bide guzia dute tapatzen

 eta nere barnea iluntzen...

 Noiz dira bada elgarretarik bereixiko?

 

 Hauxe da gorputzeko mina!

 Zer pasatzen da etxe hortan?

 Iduri zapaldua, .

 joa, ostikatua,

 Hor dago osoki zauritua,

 ubeldua, minberatua.

 Noiz bada izanen da legundua?

 

 Ez, ez, ezin naiz egon ixilean,

 ez eta ere itzalean.

 Nago oihukatu nahian

 joan buruko mina

 joan bizkarreko mina!

 joan tripako mina!

 joan gorputzeko mina!

 Nago goraki erran nahian

 egon erne burua

 zuzen hadi bizkarra!

 libra zaitezte hertzeak!

 Zuti hadi gorputza!

 Zuti osoki, naizen guzia!

 Bizi nadin naizena;

 irri, oihu, nigarren artean.

 Ez ahantz toki bat daukatala

 "NI" naizenean,

 nere lanean,

 nere familian,

 nere Herrian,

 mundu zabalean,

 "NI" naizenean!

 


inprimatu