inprimatu
Haur pobreak
Izenburua:
Haur pobreak
Sinadura:
Marisa Gutierrez
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gutiérrez, Marisa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
48

Haur pobreak

 

Marisa Gutierrez

 

 Hiriko umeek beren trebetasuna ondarkinekin eskuketan ariz frogatzen dute

 eta zirrituetan txanponak sartuz irria lortzen saiatzen dira,

 kubikulo tristeen aurrean metalezko sirenek kantatzen,

 eta barnean, geriza bat; arnasabel isil eta beroa,

 eskaintzen diete.

 Kanpoan egoten direnentzat

 - txartelak mugatuak dira -

 bakarrik gelditzen da alkolez eta granadinez txirrikordatu basoihan bat,

 foko indartsuez eta kliskaka argiztatua

 eta bizia, bizi bizia, onkailu

 eta espezia oso azkarrekin

 eta argiak

 begietara doaz.

 


inprimatu