Gau batez nere zintzur lirainetik...
Christian Andres
Gau batez nere zintzur lirainetik
hiru aldiz tu egin nuen
logabetuaren begi tristeak
eta bihotza
beltxarga ikaztuarena bezain poetikoa
zuen mila urteko zizare bat jalgi zen.
eta nere pentsamen urrunduenen
lurperaino jautsi nintzen
eta han haraindian
desesperatuki distiratzen bortxatzen zen
izar ttiki ahul-ahulak argitzen zuen.
eta orain gizon hain kartesianoak,
eskatzen dizuet
zein erranahi emango diozuen
egun batez nere luma zoratuaren gainera
erori den ezin sinetsizko lore xorta horri.