inprimatu
Erran berri atsotitz
Izenburua:
Erran berri atsotitz
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
53

Erran berri atsotitz

 

Jean Louis Davant

 

 Munduko gauzarik ederrena:

 Ondarretako sirenen bularra

 eguzkitan

 askatua

 balego.

 

 Munduko gauzarik itsusiena:

 Munduko gauzarik ederrena

 itzalean

 giltzatua

 balitz.

 

 Amodioa

 baino

 maitagarriagorik

 ez da

 emazte

 maitagarria

 baizik.

 

 Emazte

 maitagarria

 baino

 maitagarriagorik

 ez da

 maite den emaztea

 baizik.

 

 haren

 amore gatik

 emazte

 maitagarria

 uzten da

 maitatu

 gaberik.

 

 Arren

 maite

 dugun

 emaztea

 maita

 dezagun

 maitagarriena

 baita.

 

 Aberria

 beti emerria:

 auzitegiko matrona bulartsua.

 Ernalgoa bezain ugari

 gure aberri saldoa:

 zazpi Musa ņapur

 eta haien babesle saindu

 bi makarela:

 dantzari beltzarana,

 migantza titi lodia,

 zezena bezain ozena

 ta mannequin-de-Paris

 ahuntz eihar titi luzea,

 oilarra bezain zakarra.

 Bederatziak antzu,

 Euskal-herria izorra,

 Euskaldun, adardun.

 

 Ezinaren

 izena

 Euskadiren

 izanak.

 

 Izanaren

 ezina

 Euskaldunen

 izenak.

 

 Izenaren

 izana

 Euskotarren

 ezinak.

 

 Gure kirola

 nazionala

 pelota

 de goma.

 

 Gure kirola

 herrikoa

 pilota

 gomazkoa.

 


inprimatu