inprimatu
Herri honen erraietan
Izenburua:
Herri honen erraietan
Sinadura:
Manex Erdozaintzi-Etxart
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erdozaintzi-Etxart, Maņex

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
34-50

Herri honen erraietan

 

Erdozaintzi-Etxart, Manex

 

 Jende multzo ederra bildu zenean soroan

 bere oinetan atab la pausatu zuen Herri mutilak

 eta, bere papertxoa sakelatik ateraturik,

 zintzurra bi karrakaldiz garbitu ondoan,

 hasi zen oihu egiten doinu latz batez:

 

 HEMEN, GEURE HERRI ZAHARRAREN ERRAIEN ATARIAN GAUDE.

 SARTU AINTZIN, HONA ABISU BAT:

 

 Jendea dena begi-belarri eman zen...

 

 HONA SARTZEKO: INORK EZ DU BAIMENIK

 EZ ETA PASAPORTERIK BEHARKO.

 EZ DA ERRATE BEHARRIK: INOR EZ DA FITXATUA IZANEN.

 HAATIK, IPURDI - BARKATU - BELARRI MOTZAK-

 

 Jende guzia irriz hasi zen.

 Herri-mutilak letaginak atera zituen...

 

 BELARRI MOTZAK KONTROLATUAK IZANEN DIRA

 EA BELARRI ZULOAK GARBI DITUZTENETZ.

 ESKALAPOINEZ - ABARKAZ HOBE - IBILTZEA HAIZU.

 EZ DA BARUR EGUNIK: BERAZ JAN-EDANAK LIBRO.

 NAHIKO ZIGARRO ERRETZEN AHALKO DA.

 

 Haizolbean Txominek marfundia bildu zuen

 Urtzainka hasi zen eta animaleko uzkerra eskapi!

 Soroan, jende guzia irriz karkailan hasi zen,

 Herri-mutilak bekainak zimurtu zituen.

 

 ZAKUR ONGI HEZIAK BAIZIK EZ DIRA LAXOAN UTZIKO

 ZAKUR ERRABIATUAK ALDIZ, KALITUAK IZANEN DIRA.

 ERRAIETAN BARNA JOANEN GARELARIK,

 NAHI DEN PENTSAMENDU GAIZTOA, ONA, BIHURRIA, ZUZENA

 NORNAHIK EDOZEIN TENOREZ HAUSNAR DEZAKE;

 BAINA SOLASEN BURU BUZTANAK ORRAZTATUAK IZANEN DIRA...

 HAU DA LEHEN ETA AZKEN ABISUA.

 

 Jende guziak burua makurtuz eta balantzatuz

 abisu haur onetsi eta onartu zuen bere osoan.

 

 NOR EDO NOR XEHETASUN BAT EDO BESTEREN

 BEHARRETAN GERTA BALEDI,

 HOR LUKE BERE ZERBITZUKO, GAUERDITIK GAUERDI ARTE,

 ERROIMENDI LEPOAN, BASA AHUNTZEN ARTEAN, ORHI JAUNA!

 

 Herri-mutilak bere papertxoa plegatu zuen,

 atabala bizkarrean eman; eta denak abiatu ziren

 HERRI HONEN ERRAIETAN barna....................

 

 lehen oharra:

 

 Gure herri zahar honen egoeraren

 minaz kolpatuak direnek

 badakite nolakoa den

 egunero daramaten borrokaren saria!

 Beren buruaz axolatuago direla

 eta beren ideiak nagusiarazteko ari daitezkeela

 orenak eta orenak, egunak gau,

 uste dutenak

 oso jende nahasiak direla

 salatu behar da goraki,

 herri guziaren agerian...

 

 Alegia

 orotan badira jende nahasiak

 baina ez

 gure herrian bezala

 jende nahasi sabantak!

 

 Gure mendietako erreka, zelai, kaskoetan

 teknikak zilatu ditu aldapak, urratu ordokiak

 zabaldu xenderak, eta bide egokiak ireki...

 

 Gure herri zahar honen erraietan barna

 doanak: ez du bide legunik aurkituren

 ez eta ateka garbirik.

 

 zeiharka eta belauniko eta herrestan askotan

 ibili beharko du haztamuka, itsura,

 adina ere ahanzten den eremu honetan!

 

 Etxe aitzinean. pentzea

 eta pentzearen zolan

 haritz handi baten sahetsean

 oihanetik ez hain urruti

 haur denborako iturriaren

 musika zoragarria...

 

 Dakar:

 

 Haizea ta arkatza

 herri honen iraultza

 hotza

 gure odol hezgaitza

 uhaitza ..

 

 Ttortta

 ttortta

 ala

 tturrustan

 nondik hator ur garbi xirripa?

 Hiri beha, beha ta beha

 ezin aspertuz niagok oren luzeak

 oren luzeak bakartasun betean

 irriz ala kantuz...

 

 Ttortta

 ttortta

 ala

 tturrustan

 noiz abiatu hintzen ur garbi xirripa

 haritz handi honen pean eta itzalean

 sortzeraino?

 Ezin isilduz niagok orenak eta orenak

 oren luzeak atseden gozoan

 irriz ala kantuz...

 

 Nondik hator

 non gaindi ibilki haiz lurpez-lurpe

 haritz honen sahetsean jalgitzeraino

 ta nire lagun bilakatzeraino?

 

 Ttortta

 tortta

 ala

 tturrustan

 biltzen dizkidak neure etxekoen

 oihuak, aita-amen bihozkadak

 anaien zalapartak...

 

 Hiri beha, ezin aspertuz hiri beha

 eramaten nauk ametsetan

 heure musika zoragarrian

 

 ttortta

 

 ttortta

 

 ala

 tturrustan

 

 ekartzen dizkidak neure herriaren

 lanak, gorabeherak, izerdiak, nigarrak ..

 

 Hiri beha, beha ta hi entzunaz

 ezin aspertuz niagok egunak eta egunak

 eure herriaren historia ikasten...

 

 Neure herriko lanak, izerdiak, nigarrak,

 ipuiak,

 aita-amen bihozkadak, karkailak, abestiak

 etxondoko bazterretan

 hasten gaituk kantatzen, kantatzen

 xoriekin

 ezin aspertuz, ezti ala azkar,

 polliki eta finki, polliki eta gora

 ibiltzen gaituk orenak eta orenak

 lurpez-lurpe

 herritarren intziriak biltzen...

 

 Nondik hator

 non gaindi ibilki haiz herro honen erraietan

 zehar

 eta haritz honen sahetsean jalgitzeraino ?

 

 Ttortta ttortta ala tturrustan

 nora hoa ur garbi xirripa ?

 Hiri beha eta hire lagun, lurpez-lurpe

 ezin aspertuz niabilak, zoratua, oren luzeak

 egunak eta egunak, irriz ala kantuz

 hi entzunaz bakartasun betean

 hiri beha eta hire lagun, lurpez-lurpe

 herri honen ele itoaren bila...

 

 Non galdu ote da

 erri honen historia?

 Nork hautsi ote dio

 gure herri honi

 bere izana?

 

 Hiri beha eta hire lagun

 lurpez-lurpe eta oren luzeak

 oren latzak, oren goibelak

 baina halere

 eramanen nauk

 eramanen nauk

 herrestan behar bada, aspertu gabe,

 irriz ala kantuz eta, beharbada, nigarrez

 hi entzunaz eta hire lagun

 eure herri hautsi honen

 historiaren bila...

 

 Heure musika zoragarrian

 kondatuko dizkidak

 herri ukatu honek

 galdu ez dituen lanak, borrokak,

 ipuiak

 eta salatuko didak

 bila nabilan herri honen

 izana...

 

 Neure herriaren garrasiak, borrokak

 iraultzak mendeetan

 zehar

 aita-amen bihozkadak, zotinak,

 anaien jauziak , karkailak eta abestiak

 etxondoko funtsetan

 gaur

 hasten gaituk kantatzen, kantatzen

 xoriekin

 ezin aspertuz, ezti ala azkar,

 polliki eta finki, polliki eta gora

 aritzen gaituk orenak eta orenak

 Zurpez-Zurpe

 herri isildu honen historia

 mintzatzen

 gaur.

 

 Apurka apurka

 jakinen diagu ere

 nork

 zuen gure herri hau zatitu eta

 saldu

 nork zion

 bere izana hautsi

 eta nork zuen

 isilarazi...

 

 Nora eraman ote dute

 herri honen historia?

 Nola ukatu ote diote

 gure herri honi

 bere izana?

 

 Ttortta ttortta ala tturrustan

 hire musika zoragarrian eramana

 niagok orenak eta orenak

 egun luzeak bakartasun betean

 bizi nahi duen herri honen barrean

 bizia pil-pil beroan senditzen den

 gunean

 niagok historia eder bat ikasten...

 

 NEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI MINAK

 GAUR

 AITA AMEN BIHOZKADAK IZERDIAK, ZOTINAK,

 ANAIEN JAUZIAK, ABESTIAK IRRINTZINAK

 GAUR

 HASTEN GAITUK KANTATZEN DANTZATZEN

 XORIEKIN

 EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA AZKAR,

 POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA GORA,

 ARITZEN GAITUK ORENAK ETA ORENAK

 PLAZAZ PLAZA

 BIZI DEN HERRI HONEN HISTORIA

 MINTZATZEN

 AGERIAN

 GAUR...

 

 ttortta ttortta ala burrustan

 hirekin narabilak oren luzeak, luzeak

 egunak eta egunak, ezin aspertuz

 bizia pil-pil bere beroan

 hurrupatzen den herri honen betean

 niabilak irriz, kantuz, dantzan

 hire musika zoragarrian eramana

 plazaz-plaza

 gaur...

 

 Noiz behinka halere

 niabilak urduri

 nork zituen jarri

 muga eta zedarri?

 Nork zuen ezarri

 gure herri zahar hau

 artzela bat iduri?

 Nork zion bihotzean

 askatasuna ebaki?

 

 Nola arnets ilunak

 lo zorroaren gozoan...

 halaxe herra eta gorrotoa

 libro izan nahi duen

 herri zahar honen

 barru barruan

 

 NEURE HERRI ZAHAR HONEN BARRUKO

 HERRA ETA GORROTOA

 ZIARABILTZAAT

 PLAZAZ PLAZA

 NOIZ BEHINKA...

 

 bigarren oharra

 

 jende onak

 ez arren beldur izan

 nire herri zahar honen

 odolaren kexuaz

 herra eta gorrotoa

 kantatzen baldin badizuet

 musika hautsi batez...

 Ez samur

 herri artzelatu honen

 gatea

 apurtu

 nahi baldin baditut...

 herri isildu honen

 eleaz

 mintzatu

 nahi baldin badizuet...

 

 Herri zahar honen barruko

 herra eta gorrotoa

 darabiltzat

 odolen-eta

 nabila urduri

 plazaz plaza

 

 Arren

 ez otoi kexa

 jende onak !

 

 NEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK

 GAUR

 AITA-AMEN BIHOZKADAK, IZERDIAK, ZOTINAK

 ANAIEN KEXUAK ETA KOLPEAK

 GAUR

 HASIAK GAITUK KONDATZEN, MINTZATZEN

 ESKU-BESOEZ

 EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA GOGOR,

 POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA SEGURKI,

 ARI GAITUK ORENAK ETA ORENAK

 PLAZAZ-PLAZA

 BIZI DEN HERRI HONEN HISTORIA

 EGITEN

 AGERIAN

 GAUR...

 

 DAKAR:

 HAIZEA TA ARKATZA

 HERRI HONEN IRAULTZA

 HOTZA

 GURE ODOL HEZGAITZA

 UHAITZA...

 

 Non gordeak ote dira

 geure bizi espazioak

 ebatsi dizkigutenak?

 Geure askatasunaren gustua

 kendu digutenak?

 Gure larruko izerdiaz

 irri egiten dutenak?

 

 ttortta ttortta ala tturrustan

 nondik hator ur garbi xirripa?

 Hiri beha, beha ta beha

 ezin aspertuz, niagok oren luzeak

 oren luzeak herra eta gorrotoa

 bihotzean...

 

 Non gaindi dabiltza

 nire gudu lagunak

 Nongo mendietan?

 Nongo xenderetan?

 Nongo kaleetan

 Nongo gartzelan sartu dituzte

 nire gudu lagunak?

 Hik

 ba ahal dakik

 ur xirripa garbia?

 

 Hemen niagok

 borrokaren bakartasun latzean

 neure lagunen haiduru

 nonbaitik

 bederen

 bat

 noiz

 etorriko

 den

 

 BAKARTASUN LATZA

 GIZONAREN HOTZA

 GALDURIK BIHOTZA:

 BESO-ZANCO MOTZA !

 

 ttortta ttortta ala burrustan

 hirekin narabilak oren luzeak, luzeak

 egunak eta egunak, ezin aspertua

 borroka gogorra bere beroan

 eramaten duen herri honen betean

 niabilak goibel, urduri, isil-isila

 hire musika hautsian murgildua

 xenderaz-xendera

 gaur...

 

 kalez-kale umezurtza erne doa

 tiroz hil eguneraino

 mendiz-mendi bere aita zihoan bezala

 aitaren oroimenaz

 begi bustiak

 amaren babesean

 xukatzera

 kalez-kale

 umezurtza

 doa...

 

 borrokaren bakartasun latzean

 haiduru dagoen andre baten intziriak

 tiroak eta gartzelak

 umezurtzen negarrak

 lagunen berriak

 lagunen irriak

 galtzen dira

 kalez-kale...

 

 Noiztik noizera

 niabilak kezkati

 nork zituen nahasi

 erloien orenak?

 Nork zion ebatsi

 herri alai honetan

 azkorria gauari?

 Nork zuen hil zorian

 gure herri zahar hau

 maitasun gabez ukatu?

 

 Nola euri uharrak

 gau izartsuen lilluran...

 halaxe borrokaren ukaldiak

 egunak gauean galdu dituen

 herri zahar honen

 hezur-mamietan!

 

 Herri zahar honen

 borroka erraietan

 ahanzten ziazkidak

 munduko erlojuaren

 oren banatua.

 noiztik noizera...

 

 ..................

 

 hirugarren oharra:

 

 Arren

 neure herriko sinesdunak

 inori ez diot zorrik

 baina

 barka

 umezurtzak izanen direno

 musu baten sari ostiko bat ukanen duguno

 nire gudu lagunak

 mendiz-mendi doatzino

 haizatuak, tirokatuak, gartzelatuak,

 zanpatuak

 izanen direno

 gur herri honek

 gartzela bat iduri

 diraueno

 eta gauak

 egunak bihurtu ez direno

 guretzat besteentzat bezala

 barka

 nire herriko sinesdunak

 neure Fede

 apurtua...

 

 Zer derasak?

 Zer derasat?

 Hau hortxe

 behar dela

 hori hemen

 hau horrela

 egin behar litzatekeela

 hori bestela...

 Itzuli mitzuli

 zer derasak?

 zer derasat?

 

 GURE BORROKAK

 LEHER EGITEN DIK

 LEHER EGIN DIK...

 

 Zer derasagu

 

 HIL ZORIAN DEN

 HERRI ZAHAR HONEN

 IZENEAN ?

 ......... zibilizazio hil baten jestu hilak

 errautsetik zaintzen................

 

 balentria handiz

 berriz eta gero

 joanen gaituk

 haritz erori baten

 enbor usteldua

 agurtzera...

 edo

 lehenagoko gizon famatu

 baten bati

 eraiki harri

 monumentuaren

 inguruan lerro lerro

 humiliatuak

 isil une

 triste bat

 lortzera...

 edo

 bazkari oparo baten

 bultzada beroan

 geure buruen

 ehortzetak

 euskaraz

 kantatzera...

 

 eta haurrak hazten baldin badire

 neska mutilak eskolatzen

 berriz eta hobeki

 laster ikasiko dituk

 arroa pipatzen

 iskyaren zaporean

 le 14 juillet

 frantses guziekin

 el 18 de julio

 espainol mota guziekin

 betan eta bezala

 bezperak

 ostatu

 batetan

 zelebratzen

 jainkoaren lorian!

 

 LEHER EGITEN DIK

 LEHER EGIN DIK

 GURE IRAULTZAK

 HIL ZORIAN DEN

 HERRI ZAHAR HONEN

 IZENEAN...

 

 Alta

 ez dituk ez

 jende guziak

 irri gose

 zenbaitetan!

 

 MERKATUAN

 edo...

 eman dezagun

 MUSEAN

 

 irriz ari dituk irriz

 karkailaz usteltzekotan

 

 MERKATUAN

 makiņunak galdu... Ez...

 makiņuna izorratu dutelarik... Ez...

 makiņunak

 

 HAUZOKOA

 izorratu duelarik

 edo...

 eman dezagun

 MUSEAN

 pare dobleak lagunak atera dituelarik

 eskutik

 hogei ta hameka

 keinurik gabe...

 

 MERKATURA

 zihoan Maritxu

 Baionara

 La Côte d'Argent fabrikak

 Biarritz Shoes eta

 Biarritz Chaussures-en ondotik

 porrot egina zuen-eta

 Maritxuk bere beste lagunekin

 galdu hogei ta hameka

 eskutik

 irabazpidea eta

 izerdiaren bustia

 

 Jende guziak

 ez dituk ez

 irri gose

 zenbaitetan...

 

 FABRIKA BAT EDO BESTE

 hesten delarik

 edo...

 eman dezagun

 MARITXU

 bihotza samur

 gurutzatzen delarik

 negarretan...

 

 irriz ari dituk irriz

 haurrak jostetan

 eta iparraldetik jaitsi

 udatiar aberatsak

 (udatiar pobreak ez dik irri egiten langilearen atorra zikinaz!)

 Euskal Herriko ondartzan

 iguzkitan larrua beltzatzean

 beren pentzetan eta alorretan

 baserritarrak belar biltzen,

 ogi epaiten, nekatuak

 ari diren sasoinean

 eta Baionako merkatutik etxerakoan

 Maritxu lanik gabe

 murritz gauez gau

 bere senargaia besarkatzera

 doalarik...

 

 irriz ari dituk irriz

 patxaran

 langilearen bizkar

 hogei ta hameka

 eskuratu dutenak

 eta diru xahutzen

 ezaxolki, joko lekuetan

 dabiltzanak

 eta urrutian

 langileriaren kexua

 ahantzi nahi luketenak...

 

 FABRIKA BAT EDO BESTE

 HESTEN DELARIK

 ETA....

 LANGILEEN KEXUA JAISTEN

 DELARIK KALEZ-KALE

 BASERRITARREN KEXUA ABIATZEN

 DELARIK BIDEZ-BIDE

 LANGILEAK ETA BASERRITARRAK

 METATZEN ETA AGERTZEN

 DIRELARIK PLAZAZ-PLAZA

 HANDI-MANDIEN HEZURRAK

 HASTEN DIRA KRASKATZEN

 BELDURRAREN IKARAZ...

 

 Maritxuk

 xukatu zitian

 bere begi bustiak

 alai, gauez gau

 bere senargaia besarkatzera

 izarren bidetik

 zihoan...

 

 SORTZEAR DUK

 GURE IRAULTZA

 BIZI NAHI DUEN

 HERRI ZAHAR HONEN

 ERRAIETAN...

 NEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK

 GAUR

 AITA-AMEN BIHOZKADAK, ZOTINAK

 ANAIEN KARKAILAK, ABESTIAK, IRRINTZINAK

 GAUR

 HASTEN GAITUK KANTATZEN, DANTZATZEN

 MARITXUREKIN

 EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA AZKAR

 POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA ARIN

 ARITZEN GAITUK ORENAK ETA ORENAK

 PLAZAZ-PLAZA

 BIZI DEN HERRI HONEN IRAULTZA

 MINTZATZEN

 DANTZATZEN

 AGERIAN

 GAUR...

 

 ttortta

 

 ttortta

 

 ala

 

 tturrustan

 

 nondik hator ur garbi xirripa?

 Ez dizkidak aipatzen

 Viet-Nam eta Palestina

 Txiletarren askatasun itoa

 Giscard d'Estaing-en Frantzia

 Franco-ren Espainia...

 baina

 salatzen dazkidak

 herri ukatu honek

 ukatu ez dituen izerdiak, lanak, borrokak,

 ipuiak

 eta

 ibarren

 isil-isila

 iraultzen ari den

 mutil sendo baten izena...

 

 HIRE BEGI LARRIAK ETA

 HIRE ESKUAK,

 FREDERIKO,

 ZERBAIT DITUK

 HASTEN DIRELARIK MUGIMENDUTAN

 AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK

 HIRE ESKUAK

 PINDARKA HIRE BEGIAK

 IREKITZEN

 

 Aurten ere    BIZITZEARI...

 gure herri langile honen izerdiaz

 busti dituk pentzeak, alorrak,

 zuhaitzen hostoak...

 

 BAINA

 herri xume honen haurretan

 zenbat

 ez ote dira lanak gabe gertatu?

 

 ALTA

 badakik

 ez zituan ez

 jende herrebesak

 edo diruzaleak

 edo hemendik joan nahiak

 bederazka

 behereko bide horietan abiatu direnak

 eta Baionako edo Kostaldeko

 uzinetan lanean ari zirenak...

 

 HIRE BEGI LARRIAK ETA

 HIRE ESKUAK,

 FREDERIKO,

 ZERBAIT DITUK

 KEXATUAK DIRELARIK MUGIMENDUTAN

 AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK

 HIRE ESKUAK

 PINDARKA HIRE BEGIAK

 IREKITZEN

 

 ZUZENTASUNARI...

 

 Aurten ere

 iguzkiak berotu zizkiguk

 geure mendiak, zelaiak, itsas-begia...

 

 BAINA

 herri xoragarri honen erraietan

 zenbaten begiak ez ote dira lanbrotu

 han edo hemen

 etxalde edo lur peza bat

 nonbaitik etorriek erosi dutela

 jakitean?

 

 Geure herri langile honen lurra

 ari ziguk intzirika

 itsasoak berak ez zirokek

 oraindik kontsola...

 

 ALTA

 ez zituzkean ez

 jende makurrak

 beren etxaldea

 edo lur poxia

 horrela saldu zutenak

 beharbada

 nork daki

 diru beharretan edo

 dira gehixagoren beharretan?

 

 HIRE BEGI LARRIAK ETA

 HIRE ESKUAK,

 FREDERIKO,

 ZERBAIT DITUK

 JAUZTEN DIRELARIK MUGIMENDUTAN

 AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK

 HIRE ESKUAK

 PINDARKA HIRE BEGIAK

 IREKITZEN

 

 EUSKAL LURRARI...

 

 Ez dituk ez

 jende herrebesak

 edo jende makurrak

 edo beldurtiak

 gure herritarrak...

 

 BAINA

 ez baitakite beti

 nola planta

 nola joka

 eta norekin

 gure herri honen borroka latza duk eta

 mementoka gogorra

 luzea, luzea...

 askatasunerako bideetan

 ahanzten ere baita berdin

 noiz behinka edo betiko

 Euskaldunak garela

 gure herri hau duk puskatua eta

 alde guzietarik ukatua

 gogorra duk gogorra

 eta luzea, luzea...

 gure herri honen borroka

 askatasunerako bideetan...

 ez dituk ez

 jende herrebesak

 edo jende makurrak

 edo beldurtiak

 gure herritarrak...

 geure herri honen borroka

 duk gogorra

 askatasunerako bideetan

 eta luzea, luzea, luzea....

 

 ttortta ttortta ala burrustan

 hirekin nabilak oren luzeak, luzeak

 egunak eta egunak, ezin aspertuz

 bizia pil pil bere beroan

 hurrupatzen den herri honen betean

 nabilak irriz, kantuz, dantzan

 hire musika zoragarrian eramana

 plazaz plaza

 gaur

 ....

 

 HIRE BEGI LARRIETAN ETA

 HIRE LANGILE ESKUETAN,

 FREDERIKO,

 ZERBAIT DITUK

 HERRI HAUTSI BATEN OGIA

 ETA ARNOA

 ETA HERRI XUME HONEN

 BORROKA...

 

 HIRE BEGI LARRIAK ETA

 HIRE ESKUAK,

 FREDERIKO,

 HASTEN DIRELARIK IKARATAN

 AZTAPARKA LOTZEN DIRELARIK

 HIRE ESKUAK

 HERRI HONEN OGIA OREZTATZEAN

 PINDARKA HIRE BEGIAK

 JAUZTEN DIRELARIK

 MAHATSA BRENTSATZEAN...

 

 HERRI LANGILE HONEN ERRAIAK ERE

 BIZI BERRI BATEN SORTZEAZ

 HASIAK DITUK INDARTZEN...

 

 ZUBEROAKO MENDIETARAINO...

 

 ZUBEROAKO MENDIETAKO

 LORE BIKAINA

 KRISTINA

 HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN

 JOAN DEN NEGUAN

 SUBAZTER XOKOAN EZAGUTU

 HINDUDANA...

 

 Mintzatu nahi-ta frantsesez

 behartu hire kezka larria

 euskara galdua

 adiskideei salatzera...

 hire odolaren beroa lagunei

 erratean

 "Zendako ez dit ikasi euskara?"

 hire soiburuen mugimendua

 gitarra jotzean, polliki eta finki,

 hire ezpainen ikara

 Mauleko antzokian

 kantatzean

 "Zendako ez dit ikasi euskara?"

 

 ZUBEROAKO MENDIETAKO

 ABOTS BIKAINA

 KRISTINA

 HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN

 AURTENGO UDAN

 EUSKARA IKASTEN HASIKO

 HAIZENA...

 

 Ez ditun ez

 jende uzkurrak

 edo jende herabeak

 edo lotsatuak

 gure herritarrak...

 abestuko diten hire gitarraren

 kexua, gozoa, marruma,

 lankietan, iraztorretan, plazetan

 datorren neguan...

 

 HERRI KANTARI HONEN ERRAIAK

 BIZI BERRI BATEN SORTZEAZ

 HASIAK DITUN ALAITZEN...

 ZUBEROAKO MENDIETAKO

 EUSKARA BIKAINA

 

 KRISTINA

 HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN

 AURTENGO BORROKAN

 HERRIA BILATZEN ABIATU

 HAIZENA...

 

 hirur ehun milako jendetze

 honen barruan

 heure lagunekin garrasiaz

 besteei juntatu hatzaiena

 egunero, taigabe,

 herri hau askatzeagatik

 hirur ehun mila herri koxkor

 pikatzea eta hedatzea

 erabaki dutenekin...

 hirur ehun milako jendetze honek

 gaurtik jakin dezan

 nondik nora doatzin bere zorionbideak...

 

 hirur ehun milako jendetze

 honen barrutik

 hire lagunekin errabiaz

 besteekin mintzatzen haizena

 egunero, taigabe,

 herri bat lortzeagatik

 hirur ehun mila hitz gogor

 zorroztea eta baliatzea

 erabaki dutenekin...

 hirur ehun milako jendetze honek

 behintzat jakin dezan

 nondik nora doatzin bere eskubideak...

 

 Egunen batetan, taigabe,

 hirur ehun mila ipui

 asmatuko ditun eta kondatuko

 heure lagunekin eta besteekin

 gitarraren musika zoragarriaz...

 hirur ehun milako jendetze honek

 biziaren pilpira sendi dezan

 bere hezur-mamietan...

 

 ZUBEROAKO MENDIETAKO

 NESKA LIRAINA

 KRISTINA

 HEURE HEMEZORTZI URTEEKIN

 AURTENGO BEDATSIAN

 IPUIAK KONDATZEN HASI

 HAIZENA...

 

 POETA DEN HERRI HONEN ERRAIAK

 IPUI BERRI BATEN HAZIAZ

 HASIAK DITUN ERNALTZEN...

 

 ............Zeren hirur ehun milako jendetze honetan

 gure herri gizonak ez baitira notableak,

 baina jende baliosak eta ohoragarriak

 hedadura handikoak, zerbitzu egileak,

 politika segurrean Hernia kudeatzen

 dakitenak... Omen!.................

 

 Baten batek pentsatzen dikek bere barru beltzean

 

 - Zertarako honenbeste buruhauste patxaran bizi garen sasoinean?

 

 - Zertarako honenbeste kalapita leporaino aseak garen mahaian?

 

 - Zertarako honenbeste amets nahiko diru xurga dezakegun giroan?

 

 - Zertarako honenbeste bazter nahasle ordrean finkatua den gizartean?

 

 - Zertarako ?... Zertarako ?...

 

 eta Herriak ziarabilak folklolarien soinuan!

 

 Handi-mandien seme puxantak aho betean irria joaki dira besta jantzian

 itzulikatuz gerria: trosta gaitzean zaldi zurian pasatzen dute herria zeren

 baitute saldu beharra artoz gizendu zerria!

 

 Garkoan gora alan ari zen

 animaleko zorria

 Gure hizkuntzaz mintza baledi

 kilikatuz belarria

 anitz uste dut erranen lukeen

 berri bat harrigarria

 Benetan barur egun beltzetan

 hauxe duk bazka joria!

 ......................

 

 holaxe hil nahiko digute poeta den geure herri librea... baina behin ere ez

 da entzun poeta herri bat holaxe hiltzen denik ....................

 

 laugarren oharra

 

 NEURE HERRIKO EUSKALTZALEAK

 GUDULARIAK BADIRA MILATAN

 NI BAINO AUSARTAGOAK

 ETA IDAZLEAK MILATAN UGARIAGOAK

 ETA POETAK MILATAN FINAGOAK...

 BAINA

 UTZ NAZAZUE

 NEURE HARRITXOAK MARMOLAN PIKATZEN

 NEURE HITZAK ELEAN ZORROZTEN

 TITULURIK EZ DUEN HERRI HONEN MAILAN

 FAMARIK EZ DUEN HERRI HONEN BARRUAN

 OHORERIK EZ DUEN HERRI HONEN APALEAN

 HIRUR EHUNMILA IPUI BERRIASMATUAK

 IZANEN EZ DIRENO

 HERRI ZAHAR HONEN HEZUR MAMIAK DANTZAN

 ARIKO EZ DIRENO

 TXISTUEN MUSIKA LIBRE ZORAGARRIAN... ETA

 GEURE HERRI ZAHAR HONETAKO EMAK UMEAK

 MANTELINA XURITAN ATERAIAK

 IKUSIKO EZ DITUGUNO...

 UTZ NAZAZUE

 HIRUR EHUNMILA HERRI XURIZ

 HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREZ

 ZAPALDUA DEN HERRI HAU

 ALTXATZEN...

 

 HIREKIN ETA HIRE LAGUN

 GUDULARI BEILARIA

 

 Gauean berant jakin ondoan

 hil lagun baten berria

 hautsaren pean kukutu zuen

 ikatz hondarkin gorria ;

 bi eskuz hartu mailu giderra

 ta belauniko jarria

 lapitz hotzean pikatu zuen

 hamabosgarren harria!

 

 Bihotz barruan oraindik dakar

 heriotzaren dohaina

 hamabosteko hil-harri baten

 izen lerroen labana!

 Zori gaiztoak goizegi hartu

 anaia gazte lerdena

 asteri batez neguak hautsi

 bere aitamen adina...

 

 UTZ NAZAZUE

 

 HIRUR EHUNMILA HERRI ZURIZ

 HIRUR EHUNMILA HITZ GOGORREZ

 HERRI ZAHAR HONEN ERRAIETAKO

 POESIA

 LIBRATZEN...

 

 UTZ NAZAZUE

 

 bosgarren oharra:

 

 Ale hau galtzen baldin bada

 nonbaiteko polizier baten eskuetan

 edo suan sartua zentsore zital baten manuz

 edo, beste gauza ezdeusen artean,

 pubelagian suntsitzen baldin bada

 ez dozu ukan

 eta...

 krima bat izan baten...

 barka

 zeren

 holako aleak

 mila ta mila baitaude gordeak

 harri xuriekin nahastekatuak

 hitz gogorrez estekatuak

 harri zahar honen erraietan.

 

 ............................

 

 GEUK NAHI BALDIN BADUGU:

 

 Herri Batuen hauzitegian

 ez da sekula erranen...

 Zapaltzaileen mintzaldietan

 ez da agian entzunen...

 Historiaren horri beltzetan

 ez da nonbait idatziren

 Europa zahar honen lurretan

 behin harri bat izan zen !

 

 ..............hola ziotean

 Herri zahar honetako erranen barruan

 gertatu eta juntatu zirenek

 bizia pil pil bere beroan eta garrasian

 senditu eta hurrupatu zuten egun hartan...

 

 Erabaki zitean eta

 zin egin:

 

 EZ DITEK ERRANEN

 EZ DITEK ERRAN BEHARKO

 HERRI BAT IZAN ZEN !

 

 ZIN EGIN-ETA GERO...

 

 Kexu minean hasi zituan

 zedarri-mugak gainditzen...

 Lotsagabeko zapaltzaileen

 indarkeriak ordaintzen...

 Kartzela-herri bihurtu zuten

 ate ustelak botatzen

 Tinkatu herri honen jendeak

 has zitezen oldartzen...

 

 LEHER EGITEN EZ BALDIN BADUGU...

 

 Kalda gaitzean ari zituan

 herri xuriak pikatzen...

 Arnas kolpeka izerdi trenpan

 euskara hitzak limatzen...

 Burdin beltzaren golde gogorraz

 lur lehortu hau iraultzen

 Herri agortu honen erraiak

 has zitezen ernaltzen...

 

 ORAINDIK INORK EZ DIK ERRANEN

 HERRI BAT IZAN ZEN!

 

 GEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK

 GEURE HERRIAREN BORROKA, ERDI-MINAK

 GAUR

 AITA-AMEN BIHOZKADAK, ZOTINAK NIGARRAK

 ANAIEN KARKAILAK, ABESTIAK IRRINTZINAK

 GAUR

 HASTEN GAITUK KANTATZEN, DANTZATZEN

 GUDULARIEKIN

 EZIN ASPERTUZ, EZTI ALA AZKAR

 POLLIKI ETA FINKI, POLLIKI ETA ARIN

 ARITZEN GAITUK ORENAK ETA ORENAK

 PLAZAZ-PLAZA

 BIZI DEN HERRI HONEN IRAULTZA

 HIRUR EHUN MILA HARRI XURIREN ARTEAN

 MINTZATZEN

 DANTZATZEN

 ARIN-ARIN

 AGERIAN

 GAUR

 HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREN

 MUSIKA ZORAGARRIAN...

 

 GAUR ETA GERORAKO

 GAUR ETA BETIRAKO

 UTZ GAITZAZUE LIBRE

 HIRUR EHUN MILAKO JENDETZE HONENTZAT

 HIRUR EHUN MILA HARRI XURIZ

 HIRUR EHUN MILA HITZ GOGORREZ

 HERRI ZAHAR HONEN ERRAIETATIK

 POETA DEN HERRI ISILDU HONEN

 IPUIA

 SORTZEN...

 

 GAUR ETA GERORAKO

 

 GAUR ETA BETIRAKO

 GAUR ETA BETIRAKO

 

 UTZ GAITZAZUE LIBRE.

 


inprimatu