inprimatu
Nazkatuta nago!
Izenburua:
Nazkatuta nago!
Sinadura:
Makifa Gwala
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Arantxa Hirigoien)
Egilea(k):
Hirigoien, Arantxa

Gwala, Makifa

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
9

Makifa Gwala

 

euskaratzailea:

Arantxa Hirigoien

 

         Hegoafrikako Verulam herrian jaio zen Mafika Gwala 1946. urtean.

 Fabrikako langile izan zen lehenik, eta idazkari eta irakasle gero. «Black

 Review 1973» aldizkaria sortu zuen, eta artikuluak eta ipuinak han-hemen

 kaleratu ostean heldu zen bere «Jol'iinkomo» poema bilduma (Donker-ek

 argitaratua).

 

Nazkatuta hago!

 

 Batzuetan anaia bat erortzen da

 iruzur egiteari uko egiteagatik

 eta bere erorketak min ematen du.

 Bai, anaia beltz horiek guztiak erortzean min daukate.

 Orduan, basoko usain bat datorkit

 baso uxakaitzaren usaina arnas hartzen dut

 Mambarekin identifikatzen naiz

 Khung-khunga gizona bilakatzen ari naiz

 Suburbioko basoan bizirik dirauen izpiritu beltzarekin bat nator.

 Ghettoko leiho batetik, phutu usaina ateratzen da

 Ghettoa, ezagutzen ikasi dudan basoa

 askatasun abestien erritmoan jotzen diren

 tam-tam afrikarrak entzuten ditut

 eta nireganatzen den ahotsak honela dio:

             Khunga, Khunga!

             Untshu, Untshu!

             Funtu, Funtu!

             Shundu,Shundu!

             Sinki, Sinki!

             Mojo, mojo!

             0...! O...o...m! O...hhhhhhmmmmmm!!!

 

 


inprimatu