inprimatu
Berlin
Izenburua:
Berlin
Sinadura:
Andolin Eguzkitza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eguzkitza, Andolin

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
13

Berlin

 

Andolin Eguzkitza

 

                                             (Susa-k irailean argitaratuko duen

                                         «Mila urte igaro eta, ura bere bidean»

                                                                 liburuko poema)

 

 Ordoki zabaletan zehar

 Erteuropako lautaden iparraldean

 aurkitu haut egun,

 Prusiako basoetan gaindi

 haritzak, bagoak eta

 masusta gorriak hazten diren

 lakuen ibaiondoetan.

 

 Praga, Budapest, Viena, Zürich, Munike,

 Erteuropa,

 Hofmannsthal, Roth, Kafka, Rilke,

 juduak eta kristauak,

 kaletren eta kafetxeak,

 gaztanpastel eta antzokiak,

 alemanezko poemak eta

 amodiozko minak.

 

 Eta hire musika pianoan entzuten dudala,

 bihotza banatzen ziaidak

 hire kaleak —eta eskuak— bezala: alde batean

 'Unter den linden',

 bestean

 'Kurfürstendamm',

 alde batean desira,

 etsipena bestean.

 

 Zeren harresi bat

 erdi-erdian sortu baitugu,

 zornetartez inguratua,

 iluntze hotz luzeetan

 kearteko elkarrizketarik eta

 musu ezkuturik ikusiko ez

 dituzten tabernarik gabekoak,

 satsez beteak, eta saguez eta

 oroimenez,

 gerrateko balek egindako zuloak

 agerian,

 eta gure arteko destainek.

 

 Eta haatik oraino ere higan diagok

 ene esperantza,

 hiriaren gaineko gaztelua

 betiko zabalduko duen Erteuropako oldarra,

 koldarkeriaren zantzuak

 deseginen dituen

 geure gorputzen eta izpirituen

 lehen promesa.

 

 


inprimatu