inprimatu
Gauaren botila
Izenburua:
Gauaren botila
Sinadura:
Juan Luis Zabala
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Juan Luis

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
28

Gauaren botila

 

Juan Luis Zabala

 

 Gauaren botila

 husten ari den bitartean,

 zure haurrak sasi-arantzen odola gogoratzen du

 eta haurraren cowboy pistolaria pinua eta kaktusa erkatzen ari da.

 Haurrak ez bait zuen uste

 nagusien gauak botilazkoak zirenik.

 Dena den, gaua, berez, ilargiz jazten dela ere

 nonbait ikasi behar,

 norbaitek irakatsi behar (ilargiaren definizioa jakin beharrik ez dut uste

 dagoenik).

 Hala ere, ordea, norbait horra zurrut bat eskaini behar (gabezia —bete ezinik

 akaso?— ospatu egin behar den arabera, irakaskuntza busti egin behar).

 Eta gauaren botila egunero betetzen dute (ilargi-uraren ordez H2O nahasiz).

 "Handiagoa izaten da larunbatetako botila."

 Ilargia urrunegia da (eta ez du berezko argirik... eta oso geldia da...).

 Eta gauero, gauaren botilak bustitzen gaitu,

 sasi-arantzen odola eta pinua eta kaktusaren arteko ezberdintasunak oroipen

 soil, urrun eta hegalari bihurtuz...

 

 


inprimatu