inprimatu
Zinema trip
Izenburua:
Zinema trip
Sinadura:
Ail
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ail

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
20

Zinema trip

 

Ail

 

 Bukatuda lana. Kalean zara. Oraindik goian da eguzkia. Zigarro bat piztu.

 Pasiatzen. Burua nahasturik duzu. "Zer haize ederra". Zinema bat bidean.

 Sarritan gelditzen zara fotogramak ikusten, baina ez zara inoiz barruratu.

 "Gaur sartuko nauk ba". Zigarroa xurgatu eta bota. "Ticket bat, mesedez".

         Ekina da filma. Zuri-beltza. Badirudi jende asko dela. Haize falta

 sentitzen duzu. Butakan egokitu. Begiak pantailaruntz. "Oh!... subtitulatua den

 eta...", ezpainak okertzean. Saiatzen zara imajina eta letra txikiekin. Bela,

 burua zurrunbiloan duzu. Begiak itxita. "Puf! Zer bero egiten din". Txaketa

 kendu eta gona gainean tolestatu. Ileak konpondu. Besoak gurutzatu.

         Aspertzen ari zara. Ulertezina zaizu filma. "Uhm?... Zer da hori?".

 Zerbait kezkagarria susmatzen duzu inguruan. Erne zentzumen denak. Nabaritzen

 duzu. Zure eskubikoa da. Usain berezia: gizon kolonia merkea. Eta hotsa. Zer

 hots larria. "Asmatiko arnas hori..." Estutasunezko zarata. Gainditzen.

 Erritmoa azkartzen. Urduri zara. Bihotz taupadak. Baina... erne! Zerbait

 isterrean. Emeki-emeki. Eztiro. Laztantzen. Alboko gizona mugitu egin da.

 Hurbilago duzu arnas larria. Begiak pantailan finkaturik. Irten beharrean.

 Arnasa madarikatua... Ister gainean... Laztantzen. Izerditan. Iluntasuna egin

 da. Bihotza lehertzera.

         Besoak desgurutzatu. Isterreruntz. Igurzketa lekura. Gorputza

 paralizaturik. Ia iritsi zara. Behatzak luzetu. Arnasa heldu. Azken

 mugimendoa... erortzera zijoan txaketa...

         Begi denak zuregan sentitzen dituzu. Aurpegia sutan. Malko

 traidoreak... Automatikoki jaiki. Ateratzen zara. "Zer argi den oraindik

 arratsa". Txaketa jantzi. Zigarro bat piztu. Bazoaz ibiltarien artean.

 Urruntzen.

 

 


inprimatu