inprimatu
Aterrune
Izenburua:
Aterrune
Sinadura:
Juan Luis Zabala
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Juan Luis

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
15

Aterrune

 

jl.x.63

 

 Hitzek bustitzen gaituzte lanbro etengabetan,

 mezuzko hitzak, tantoka hizketan, H20;

 aterpe eskas, guardasol nekatuak,

 hezetasunaren propaganda laino lerden dotoretatik esekita.

 

 Ez da zaila, bestalde,

 ohituraren beheranzko aldapan,

 larrosaren bat edo beste aitortu behar dugularik ere,

 gabardinarik gabe bizitzea

 eta arrapaladaren zorabioan

 ikuspen busti guztiak bateratu eta nahastea.

 

 Batzutan ordea, atertu egiten du erabat.

 Noizbait ere baitako galmendietarekiko ahotsa dantzut

 busti nauten tantoen desberditasunak erkatu eta iruzkintzen,

 "hidrogeno gehiegi, oxigeno gutxi" izan ohi da keixu,

 hala dio bederen gehienetan.

 

 Gogoetaren lautada mugagabean,

 atseden, indarberritze, begien bake,

 euriak errepasatzen ditut nahasketarik gabe,

 galmendiari ze ur komeni zaion jakiten dudan heinean

 agian asmatuko dut nondik irten.

 

 Behintzat eta bederen, besterik ez bada ere,

 behinik behin, ez da gutxi, deus baino hobe

 

 


inprimatu