inprimatu
Errimin
Izenburua:
Errimin
Sinadura:
Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaide, Yon

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
259

 {TITULUA}

Errimin

 

Zelai

 

                                 Iturain'dar Juan-José, Orio'ko

                                 legezko alkate jaunari.

 

 Egoize latzak bakandu giņuzen

 uztail erditsuko egun gori baten.

 Geroztik eztago guregan atseden!

 

             ....................................

 

   Pillotak erriz-erri ziņun eraman,

 laister zure izena eda zan yendetan,

 oi, biziak ba'lirau atsegiņetan!

 

   Erriak ziņun autu alkatetzarako

 ta zu izan ziņan beraren guraso,

 arrantzalien kerizpe ta abaro.

 

   Gudu-zurrunbilloak oro nasturik,

 mundu zabaleko itxas-lurretik

 kai-billa asi giņan miņez urturik.

 

   Zu ere erten ziņan ekaitzak erasota,

 iņoiz erri-yaun, gero galernak yota

 ijito baitziņa etzenun nun koka.

 

   Donibane'n ikus ziņuztan, beņola,

 Orio erriko alkate gotorra,

 zure lekuan irmo, ez ate-yoka.

 

   Amabost egun barru itzuli ustetan,

 amabost urte yoan zaizkitzu neketan.

 Alkate yaun, ez etsipenari eman!

 

   Geroak idekiko al-dizu ate

 sortutako errian dezazun aterpe

 anima gorputzetik bereizi arte.

 

             ....................................

 

   Egoaize latzak bakandu giņuzen

 uztail erditsuko egun gori baten,

 geroztik eztago guregan atseden!

 

 


inprimatu