inprimatu
Gernikako arbola
Izenburua:
Gernikako arbola
Sinadura:
Etienne Salaberry
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
apirila/ekaina
Orrialdea:
90-92

Gernikako arbola

 

Etienne Salaberry

 

 Mendia menditik zabal da luzatzen

 Ibaia ibaietik urrun de hedatzen, Abarra abarretik berdin burrustan

 baztertzen...

 

 Bainan mendia mendiari dago lotua, Lur koropilio batez hari tinki estekatua;

 Ez ditake ibaia ibaietik trenka, Bata nola bertzea ur berak baitauzka...

 Ez eta ere abarra ukaldian motz abarretik,

 Ithurburu beretik dutelakotz denek beren izerdi

 —odola berdin churgatzen—, arbola-bihotz beretik.

 

 Mendiak, ez ibaiak, are gutiago abarrak, egin ez dezaketena,

 Gizon dohakabeak eginen berdin-berdina, Hezurretan barna sartzen zaiolarik,

 ifernutik sutan jilgi urgulu-pozoina!

 Ondoko laguna, izanik ere anaia, du kopetan bere nahiz joiten,

 Eta zer orro gaichtoarenkin ez da lan tzar hori eginik, urruntzen!

 

 Arrano zango horiiak karrankaz dira zeru urdinean emeki airatu;

 Heien hegal ilhunek dute hauts-lanho bat bezela, inguri-inguri, gora orhatu.

 Ama, har-azu Kaputchina, eta eman othoitzean;

 Zure seme gaichoa, han nunbait hil dute, arranoek dakiten toki zilho barna

 batean...

 

 Guk, Eskualdunek, Gernikan badugu, Jaungoikoak emana,

 Arbola eder bat, mendi arboletarik ederrena: Haitz bat.

 Haitz horrek zazpi aldaka botatzen ditu herri-bazter guzietarat,

 Oldar indartsu haundi batean;

 

 Hala ere, lurrari eta zeruari aztaparka lotua, bat dago denean,

 Eta dauku erakusten, gure zelhai zedarri pezoin-aska gabean,

 Bat, bai bat, girela ere, gure zazpi herrien artean.

 

 Eskualduna, iatzar zite beraz, eta joan Gernikarat lehiakarrean.

 Nor da zu bezain gora botzatzen irrinitzina, gau beltzean?

 Nork zuk bezain arin erabiltzen airez-aire pilota eskuan?

 Khar berarekin sartzen duzu aintzurra lur-mamian,

 Eta arrain-sarea, itsas-hagunak churitzen duen urean.

 

 Zoaz, Eskualduna; buru-has eman arbola sainduaren aintzinean.

 

 Eta gero itzul zite...

 Itzul ahal bezain fite.

 Eta oihu egin hain gora,

 Non zure hitza ibiliren baita menditik mendira,

 Hala nola harri leguna, botatu ondoan, jauzi eta jauzi, ur zabal bizkar-

 gainera...

 

 Erranen duzu: "Jaunak, jaunak...

 (Ezen hola dira gure herrian mintzatzen gizoneri gizonak)

 "Jaunak, so egizue Gernikako arbolari:

 Zonbat eta Zonbat ala ttipi, bainan denak josiak elgarri...

 Elgarren sustengu, elgarren sokorri!...

 Berdin eginak zirezke elgarrekilako;

 Elgarrekin, bateh bertzea sustatuz, airoski lanean artzeko,

 Eta, lanetik lekora, bethi elgarrekin kantuz emaiteko...

 Miretsiak behatuz gure mundu choragarriari,

 Hiri, oihan, itsasoz aphaindu eliza bat gaitza baitu iduri,-

 Eta eskerrak denek betan bihurtuz denen nagusi Jaungoikoari!"

 

 Gernikan, bai, Gernikan, dago zhurtzia,

 Jaungoikoak guretzat emana, haitz berezi baten zainetan bizi-bizia.

 Damurik baitzitzaioten gizoneri ahantziak

 Behar ukan du zeruak berritu erakaspena,

 Kutuzea landatuz, lau zur-pusketarik, hura ere bat egina:

 Kurutze saindu, arbol ikaragarri, bere odolaz oihu egiten daukuna:

 Bat behar dugula izan bakean

 Eta ez biga gerla dorphean...

 

 Itzul, gizona, itzul Gernikako haitz saindu baketzailearen gana.

 Eta zangopilatu baduzu ere haren errana,

 Odolez funditua,

 Ahalgez zurtua,

 Itzul berriz ere. Eman balhauniko erhautsean,

 Han duzu ikasiko denbora berean:

 Nolakoa izan de gure bekatu beltza,

 Nola chahu ere haren iztil lohitik, zure

 Jaungoikoak egin bihotza.

 

 


inprimatu