inprimatu
Jesús Aurtxoari, agur
Izenburua:
Jesús Aurtxoari, agur
Sinadura:
Iñaki Larramendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larramendi, Iñaki

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
41

Jesus aurtxoari, agur

 

Larramendi'tar Iñaki

 

 Belengo inguruko mendi tontorretan,

 Artzaitxoak zabiltzan, bere biziketan.

 Eguna igarorik ardiyan lanetan,

 Gabaz arkitzen ziran atsegiten, lotan.

 

 Abesti gozo batek esnatu zituan,

 Artzayan gela illuna argitan zegoan.

 Arriturik begitu zuten inguruan,

 Zeruko aingeru bat zeukaten ondoan.

 

 Onek esan ziyoten izketa eztiyan;

 Jesús-aurra jayo da gabaren erdiyan.

 Juan ta agurzazute maitasun guztiyan

 Arkituko dezute erriko atariyan.

 

 Aingerua gorde za artzayan, gelatik,

 Artzayak jaiki ziran, zeuden oyetatik.

 Bideari jarraitu zioten gogotik

 Aurtxoa len-baño-len agurtzeagatik.

 

 Erriko atarira jetxi ziranean,

 Uste zuten zegola etxe ederrean,

 Bañan arkitu ziran, eldu ziranean,

 Idi eta astoan ikullu batean.

 

 Aurtxoa izan-arren zeru-lurren jabe,

 Ementxe arkitzen da seaskarik gabe,

 Aita, Jose, zurgiñak, egin-naita ere,

 Lantegi eta tresnak urrutiyan daude.

 

 Aurtxo orrek eztu nai seaska politik,

 Beartsu izan nai du sortze-egunetik.

 Nai du garratztasuna bizitzan astetik,

 Gu, berekiñ zeruan ikusteagatik.

 

 Aurtxo maitagarria jetxiya zerutik,

 Ni-taz kupitu zaite zanden ikullntik

 Ni, or zure ondoan, ez egonagatik,

 Ziñez agurtzen zaitut nagoan lekutik.

 

 


inprimatu