inprimatu
Bethi gose
Izenburua:
Bethi gose
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Gernika.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
urria/abendua
Orrialdea:
34

 {TITULUA}

Bethi gose

 

Erkiagarre

 

 Goizeko izar hori agertzen denean

 soina dut katigu, geldi, lo bethean;

 Egunaren lehen intziri gorrbera

 ihesi doakit hedoien artera

 

 Eguna aldaparen gailurreratzean

 lanari nagoko, zut, iende artean;

 Iguzkik galdurra orduan harroen

 ta ni, sogiteke, arazoen barrnen.

 

 Bainan artizarrak agur egitean

 Arima atzarri dut ametsen menpean;

 ta ilhunabarra urrhe mihisaz iartzean

 zerumina sortzen gizabihotzean.

 

 Zerumin bizi bat, Iaungoiko gosea.

 gizonak barrnean dadukan lezea;

 alperrik bilhatu laket eta atsegin,

 lehia min horren hasetzea, ezin.

 

 Ortziko zelhaia izarrez iostean

 orduan ez iraun sinis gogorrean:

 eskuak bildurik, belhaunak lurrean,

 idorrtu begiok esker-negarrean.

 

 Begiok idorrtuz esker-nigarretan

 zeruko zituak niretzat aletan;

 egunez ni sorgor bizitz zidorretan

 ta Zu, Iaun, gauean bihotz-laphurretan...

 

 


inprimatu