ipurdiborobila, ipurdi biguna, dantzaria, leuna, ipurdia eskailerak gora.
orkatila beteak, iztarrak. Non amaituko ote eskuineko galtzerdiaren karrera.
Claude atzetik darraika eskotetik atera du giltza
bero dago eta bernak gurutzatu
buelta terdi eman du zerrailan sartu leihoa hertsi erdi ilunpetan Claudek
zigarroa biztu ohe gainean etzan kea sabairaino espiralean ate aldera jo eta
iritsi baino 27 zm. lehenago eskuinerantz hartu, pasilua neurturik bainutegian
desegin: ilea sueltoan
eskuak izerditan
ipurdia bainu-ontziaren paretan lasai ahantzia. Zapata kendu behatz puntak
eskuez ferekatu eta hatzazal gorri luzeak oina pantorrila belauna izatarraren
linea puztua jarraiki gona goruntz berna luzatu ligaren azpitik hatz lodiak
sartu behera tira iztarra belauna pantorrila oinaren linea puztuak berriro
dibujatu
ahurrak panazko galtzetan igurtzi
galtzerdiak zintzilik argi horia edanez. Jertzea burutik kendu mangak kanpo
aldera bihurtu zintzilikatu galtzerdien gainean dutxaren gortinak zabaldu urak
danborrada epela ontzian. Claude zankutsik dator bestea bueltatu lotsik gabe
bular harroak sujetadorearekin borrokan
iztarrak beste tankeraz gurutzatu ditut eta
lokarrien marka bizkarrean, bi marrobi deskuilunak bakoitzaren erdian. Claudek
gerria besoez bildu askatu gona hestuaren lehen botoia, bigarrena, hirugarrena,
Clauderen eskuak mitxeletak
Batzuetan eguiten dioe animari gorputzaren atsegin luzenen gogoetac; emendic
ecusi bear ez liraquean gauzac ecusteco, eta debecaturic deudenac aditzeco
hitzegiteco contatzeco.
karezatu hotzikara ezezaguna estrainatu ezpain gaina izerditan sudurrak zabal
desioa usaintzen hamarrak, bi eskuen bost eta bost hamar hatzak zomorroaren
zangoak bailiran zokoak bisitatu nahiean
verenda mulieris xistua irentsi eta beroak eztarri lehorra ibili bazachacoz
gogo oquerraz edo nori bere aurpeguira, edo beste lecutara beguira: edo siņuca
ta quiņuca: edo egon bazara adi, icusten celan besteren batzuc deungaro
dabiltzazan...
emeki bero goruntz handia haztatu biluzik eta ederrik dastatu. Claudek begiak
fermuki hertsi hortzak tinko hestutuak eskuak iztarretan burua atzerantz
eroria. Ahora. Bainu-ontziaren zuloari soinu sakon eta izkutua dario ura
zurrupatzean
Clauderena. Eta nerea, zuretzat gordea jaio nintzenez geroztik ibili izan
bazara escuaz deungaro zeure buruagaz hau bekatua bada betor infernua sua
infrenua
hatsak erritmu beraren bila orain besteak Clauderen ezpainak hartu ditu mihi
gezaz intimitatea eztarriraino aztertzen minutu geldi oso geldirik ezpainak
despegatu behekoa azkenik begirada galdutan eskuak zabalik bularrak ezagutu
iztarrak hitz arrak itzarrik
gure errietan jocoric egoquienac mutillentzat dira pillota, balanca, bola, edo
birlac, eta saltoa, baņa onena pillota: ojala utziaz ezpalijoaz mutillac joco
hau! Nescachac igaro dezaquee jai arratsaldetaco denbora, bihotza zaldi
gainean, Dotriņa esaten, edo eusquerazco libururen bat iracurtzen, bizkarra
blai, eta iracurtzen dana entzuten; eta ondoren joca dezaquee (cartetan) izerdi
usaina dago noski
tean dauden bi izakiei eta kea dutxaren besoan eseri da beha eskuak errazago
irristatzen dira ur beroa igurtzi laztan hor beherago hemen bai irriak.
Elkarren hurbil daude oso urak azken jaboi-aparrak suntsitu dituenean. Urguilu
elektrikoaz urratzeko prest bi su jostagarriak petxuko ileak erretzen lehenik
eta algodoi-globo bi inoiz ez bezala itogarriak gero errauts mugikor arrotza
ahoan ez dira ia nabaritzen lausoa eta etzan egin dira ura hasarreago erorten
da gortina ostean
sekulan ezta sartu izandu donostiarrik zeruan kontrolik gabe gorago nunbait
etzuten meriturikan irabazitzen munduan gogortasun xamurra gaxuarentzat
Jaungoikuaren justiziya dan moduan pilikipresaka deungaro azken barrikadak
apurtu kondenaturik arkitzen ziran aiek danak infernuan. Idiarena.