inprimatu
Groenlandia
Izenburua:
Groenlandia
Sinadura:
Andolin Eguzkitza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eguzkitza, Andolin

Argitalpena:
Mazantini.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
28

Groenlandia

 

Andolin Eguzkitza

 

                                 The best lack all conviction, while the worst

                                 Are full of passionate intensity

                                                 YEATS The Second Coming

 

 "Horra hor Groenlandia" iragarri zuen

 ahots-gorailuaz

 Chicago-ra nindoan airekoaren kapitainak:

 eskimoen desertu zuri, eremu emankor,

 ehizan ibiliriko hainbeste bihotzen suspergarri.

 

 Groenlandia eskerga

 gizakiaren ametsen kokaleku.

 Zure ondoan, ostera, Islandia sotila,

 goroldioz berde,

 elurrez zuri, sumendiz bero,

 biak amodioz

 leun eta zoliak.

 Zuok izan baitzineten

 Eskandinabiako jende kementsuen ihesleku, sageetako

 gizaurenen erretiragune,

 zuhaitzik gabe, malkor, zabalak.

 Zuok baitzarete

 europar zaharron askatasunguren

 lore hilgaitzairen lur gorria.

 

 Zeren odola isuriz baitoa.

 Zeren arimak usteltzen dituzten.

 Zeren hil gura baitizkigute esperantza

 zuriak, itsasagerretako

 haize eta belar bigunak,

 oihanetako eguterak.

 

 


inprimatu