inprimatu
Vallejo-ren testu baten aldaerak
Izenburua:
Vallejo-ren testu baten aldaerak
Sinadura:
Donald Justice
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Andolin Eguzkitza)
Egilea(k):
Eguzkitza, Andolin
Justice, Donald

Argitalpena:
Xaguxarra.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
138-139

Vallejo-ren testu baten aldaerak

 

Donald Justice

 

                                             Me moriré en Paris con aguacero...

 

 Miami-n hilen naiz eguzkitan,

 eguzki oso argia den egun batetan,

 gomutatzen ditudan egunen bezalako bat, besteak bezalako egun bat,

 oraindik inork ezagutzen ez duen edo gogoratzen duen egun bat,

 eta eguzki distiratsua izanen da orduan arrotzen betaurreko ilunetan

 eta ene haurtzaroko lagun guti batzuen begietan

 eta lehengusu-gusin oraindik bizienetan hilobiaren ondoan,

 ehorzleak, berriz, alde batetara zutik, palmondoen gerizpe isilean

 paletan pausatuko dira, eta erreko,

 gaztelaniaz behera mintzo, errespetuarren.

 

 Ba daukat eritzi hau bezalako igande batetan izanen dela,

 eguzki kanpoan izanen dela ez bada, eta aterri egonen,

 eta geldirik gaur zuhamuxka guztiak apaldu dituen haizea;

 eta igandea izanen dela uste dut zeren egun,

 paper hau atera dudanean eta idazten hasi,

 lehenago ez baitu ezerk hain huts irudi,

 ene biziak, hitz hauek, paperak, igande goibelak;

 eta nire zakurrak, ekaitzagatik dardaraka mahai baten azpian,

 begitu nauelako, ulertzeke,

 eta semeak irakurri duelako aurrera hitzik egin gabe,

                                 eta emazteak lo egin duelako.

 

 Donald Justice hil da. Igande batetan eguzki jalki zen,

 badian dirdiratzen zuen, eraikuntza zurietan dirdiratzen zuen,

 automobilak kalean behera zihoazten astiro, betiko legez, hainbeste,

 batzu argifokuekin eguzki eta guztiz ere,

 eta une baten ondoren lurperatzaileek beren palekin

 hilobirantz joan ziren atzera eguzkiargiaren erditik,

 eta beraietako batek palorria jarri zuen lurrean

 lurmokil gutxi batzu jasotzeko, Miami-ko buztin beltza,

 eta lurra zabaldu zuen, eta ttu egin,

 derrepentean atzera eginez, errespetuarren.

 

 


inprimatu